200 bolondres

Energia garbiak sustatzen ditugu

Gertuko komunitate energia eta autokontsumoa

Pertsonen energian sinesten dugu

Gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu duen elkarte bat gara. Sentsibilizazio- eta trebakuntza-lanak egiten ditugu aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren arloan.

Goiener, Power to the People

Gure helburuak

Gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu duen elkarte bat gara. Sentsibilizazio- eta trebakuntza-lanak egiten ditugu aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren arloan.
Info gehiago

Hasi bidaia gurekin, parte hartu

Gure proiektua gustokoa baduzu eta gauzak aldatzeko momentua dela uste baduzu, Elkartea laguntzeko era ezberdinak daude. Bazkide egin zaitezke edo dohaintza bat egin dezakezu.

Lan Taldeak

«Jende txiki askok leku txikietan gauza txikiak eginez mundua alda dezakete» (Eduardo Galeano). Edozein lekutik, edozein arlotan lagun dezakezu. Garrantzitsuena gogoa izatea da. Ezagutu gure lantalde guztiak eta animatzen bazara, izena eman.

Lantalde topaketa Oñatin

Pasa den larunbatean, azaroak 13, denbora luzez zain egon ondoren Goiener Elkarteko lantalde topaketa presentzial batean elkarrekin egoteko aukera izan genuen. Bertaratuen artean nabarmena zen pantailak alde batera utzi eta elkarrekin egoteko eta elkar “sentitzeko” beharra genuela. Topaketaren lehen atalean Goienerrek parte hartzen duen proiektu europarren aurkezpenak ikusteko aukera izan genuen: Chris Merveillek bioenergia komunitarioaren erabilera hedatzeko asmoa duen BECoop proiektua aurkeztu zigun, Leire Astigarraga Urzelaik eredu matematikoak erabiliz, etxeko energia-eskaria hobeki ulertzeko eta aurreikusteko asmoa duen WHY, Maite Alonso…

Irakurri gehiago

«Arabako Mendiak Aske» manifestua babesten dugu

Nafarroan gertatzen den bezala Araban ere beste lau eoliko-proiektu erraldoi proposatu dira, kasu honetan Eusko Jaurlaritzaren energia-agentziak –EEEk– (% 40) eta Iberdrolak (% 60) osatutako Aixeindar sozietatearen bidez: Azazetan, Iturrietako mendietan, Arkamon eta Labrazan. Proiektu horiek, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (128/2019 Dekretua, uztailaren 30ekoa), foru-, autonomia- eta Europako ingurumen-arloko araudi espezifiko ugariren aurka ezartzen dira, eta hori guztia proposatutako kokalekuei legezko estaldura ematen dien Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektorialik gabe. Arabako Mendiak Aske manifestuan agerian utzi dituzte…

Irakurri gehiago

Nafarroako mega-proiektuen aurrean luzamendua babesten dugu

Azken hilabeteetan berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko proiektu berri ugari tramitatzen ari dira Nafarroan: Erribera, Lesaka, Lizarra (Urbasa-Andia), Lizoain-Arriasgoiti, Esteribar, Olaibarre, Ezkabarte, Eguesko Harana, Anotzibar, Erdialdeko Eremuko (Orbaibar, Uxue, Murelu Hautsi, Tafalla, Artaxoa) herrietako parke eolikoak eta eguzki-poligonoak Erreniagan, Erriberrin,… ahaztu gabe Erribera osoan han-hemenka egin nahi dituztenak. Proiektuok, dituzten dimentsioak ikusita, eragin larria izango dute inguruko ekosistemetan eta komunitateetan. Horregatik, Goiener Elkartetik gure adostasun guztia erakutsi nahi diogu luzamendua eskatzen duen manifestuari. Gure hastapenetatik, energia berriztagarri bidezko sorkuntzaren alde…

Irakurri gehiago

Ekhilur gertutik ezagutzeko aukera izan genuen larunbateko lantalde topaketan

Pasa den larunbatean, martxoak 13, urteko lehenengo lantalde topaketa egin genuen, berriro ere online; baina hurrengo topaketa presentziala izango denaren itxaropena galdu gabe, eta noski, elkar ‘sentitzeko’ gogoz. Topaketak iraun zituen bi ordutan zehar 16-20 lagun egon ginen guztira. Alex Lopezek, Goiener eta Ekhilurreko boluntarioak, diruaren historia eta txanpon mota ezberdinen inguruko aurkezpen bat egin zuen, ondoren Ekhilur irabazi asmorik gabeko kooperatibak gertuko ekonomia nola bultzatu nahi duen azaltzeko. Galdera erantzunen tartean hainbat gai atera ziren: Ekhilurren ordainketa sistema; kudeaketa;…

Irakurri gehiago

BERRIAk eta GOIENER Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute

BERRIA Taldeak eta Goiener Elkarteak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez elkarrenganako konpromezua berretsi dute, elkarrekin lan egiteko intentzioa azpimarratuz. Hitzarmena Erika Martinez Lizarraga Goienerreko ordezkariak eta Iban Arregi BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak sinatu dute Andoainen. Gauzak horrela, akordioan jaso dutenez, zenbait printzipio konpartitzen dituzte bi proiektuek. Hasteko, «harreman ekonomikoetan tokian tokiko eta bide laburreko interakzioak garatu eta sustatzea». Bigarrenik, pertsona erdigunean jartzen duen ekonomia ereduaren alde egiten dute biek. Azkenik, ingurumenaren ikuspegitik, kontsumo, merkataritza eta ekoizpen prozesu jasangarriak sustatzearen alde daude.…

Irakurri gehiago