2015eko abuztuaren 25ean eman zuen izena GOIENER ELKARTEAk Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erroldan. Derrigorrezko administrazio-espediente bat besterik ez izan arren, albistea alaitasun haundiz hartu zuten Goiener Elkarteko bolondresek, zeinen eguneroko lanari esker Goiener Elkartea errealitate bat bilakatu bait da. Legezko onarpena suposatzen du, proiektu zirraragarri hau garatzen hasteko. Hau ez da erakundea martxan jartzeko hartutako urrats bat baino. Bide burokratikoarekin batera barne antolakuntzan lan egin da: bolondresen errolda, hauen seguruak, parte-hartze, gardentasun eta zeharkakotasun haundiagoak emango dituen metodologia… Helburu berdinak…