Sorting by

×

Goiener Elkarteak izena eman du Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erroldan

2015eko abuztuaren 25ean eman zuen izena GOIENER ELKARTEAk Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erroldan.

Derrigorrezko administrazio-espediente bat besterik ez izan arren, albistea alaitasun haundiz hartu zuten Goiener Elkarteko bolondresek, zeinen eguneroko lanari esker Goiener Elkartea errealitate bat bilakatu bait da. Legezko onarpena suposatzen du, proiektu zirraragarri hau garatzen hasteko.

Hau ez da erakundea martxan jartzeko hartutako urrats bat baino. Bide burokratikoarekin batera barne antolakuntzan lan egin da: bolondresen errolda, hauen seguruak, parte-hartze, gardentasun eta zeharkakotasun haundiagoak emango dituen metodologia…

Helburu berdinak lortu nahi dituzten beste elkarteekin ere lehen hartu-emanak ezarri dira, eta horrela, urratsez urrats gure burua ezagutzera eman nahi du.

Goiener Elkartea ez da hasi besterik egin eta parte hartu nahi duten pertsona guztientzat ateak zabalik ditu; horregatik interesaturik dauden guztiak animatzen ditu kontaktuan jartzea elkartea@goiener.com helbidea erabiliz.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Boluntario topaketa Fagollagan

Boluntario topaketa Fagollagan

Pasa den larunbatean, hilak 25, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, oraingoan Fagollaga…

Hurrengo ekitaldiak

  • apirilak 29Hitzaldia. Durango
    Gaia: Energia Komunitateak eta autokontsumoa. Lekua: San Antonio ikastetxea. Antolatzailea: Durangoko Udala eta Piztu Durango.
  • maiatzak 14Hitzaldia. Durango
    Gaia: Energia komunitatea eta lantaldeen antolakuntza. Lekua: Ibaizabal Ikastola.
  • ekainak 14Goiener Batzar Orokorra 2025
    Goiener S.Coop. Batzar Orokorra. Bazkideentzako eta hauen lagunentzako soilik. Aurki xehetasun gehiago.