Sorting by

×

Goienerren giza-baliabideek ezartzen dute aldea

Ia 5.000 bazkiderekin, 100 boluntario baino gehiagorekin eta 8 langile-bazkiderekin giza-baliabideek aldea ezartzen dute Goienerren.

Iaz Goiener Elkartea osatu zen, Goienerren proiektua bermatu eta egungo eredu energetikoa aldatzen laguntzeko helburuak zituela.

Goiener Elkarteak Goienerren proiektua sustatzeko aisialdiaren zati bat eskaintzen dugun 100 boluntario baino gehiagoren lana egituratu eta bermatzen du. Lan hori, besteak beste, infoguneetako arreta eta informazioa ematean, hitzaldi, feria eta jardunaldietan parte hartzean, metering ekintzetan, energiarekin zerikusirik daukaten auzietan (pobretasun energetikoa kasu) laguntzean eta abarretan gauzatzen da.

Joan den ekainaren 18an Zubietan (Gipuzkoa) Goienerreko boluntarioen eguna ospatu genuen.

Topaketa Goienerreko eztabaida-leku guztietan ohi den giro ederrean gauzatu zen, eta boluntariotzaren antolaketa hobetzeko eta bere lana, langile-bazkideekin koordinatuz, eraginkorrago egiteko gaiez hitz egin zen.

Horretaz gain taldeen lanaz ere hitz egin zen; hau da, administrazioa, komunikazioa, merkaturatzea, sorkuntza, gizarte ekintza, eta abar. Eta gidatze taldea osatu zen. Talde horrek Goienerren arlo guztiak koordinatzea du helburu.

Jardunaldia giro ederreko bazkari batekin amaitu genuen, bertan konplizitateak ehuntzen eta taldea kohesionatzen jarraitu genuen, eta, jakina, mundua konpontzen.

Ezinbestekoak diren alderdi praktikoak gutxietsi gabe, era honetako jardunaldiek balio dute, batez ere, Goienerren aldea ezartzen duten giza-baliabideen energia berrindartzeko.

goiener-elkartea-usurbil

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Udanbizi 2025: 3. mailako portu bat baino gehiago

Udanbizi 2025: 3. mailako portu bat baino gehiago

2025ean ere iritsi da Udanbizirako tartea Goiener Elkartean, uztailaren 14ean Irungo FICOBAtik abiat…

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Hurrengo ekitaldiak

Aurki ekitaldi gehiago