Archive

Ikasturte berria hasi da

Oporrek indarberriturik, joran handiz ekin diogu lanari GoiEnerreko boluntariook. Ikasturte honek erronka zaharrak eta berriak dakartza eredu energetikoa aldatu nahi dugunontzat. Gure Gipuzkoako lagunek, dagoeneko, berrabiatu dute Infogunea Amarako Emausen Ekoshopean. Bertan harrera egingo dizuete ostegunero 17:30etik 19:30era. Gainera, ikasturte honetako boluntarioen lehenengo bilera antolatzen hasi dira. Nafarroan, berriz, bazkideen bilera egingo da urrian, eta ondo atontzeko prestaketetan hasi dira. Arabako kideek Lakuan zabaldu berri den egoitza berria margotzen eta txukuntzen eman dute uda. Orain bertan egin beharrekoak adosten ari…

Irakurri gehiago

Eramangarri birziklatuak Goienerrerako

Kontsumismo irrazionalak bizitzeko ereduak ezartzen dizkigun garai hauetan, badira objetuen berrerabilpena bultzatzen duten ekinbideak. Goienerren eramangarrien beharra genuela eta Reciclanetekin jarri ginen harremanetan. Erabilitako ordenagailuei bizitza berri bat ematen diete software librea istalatuz, prezio benetan lehikorretan. Eta garrantzitsuena dena, hondakin elektroniko gutxiago sortzen laguntzen dute. Lau eramangarri erosi ditugu Reciclanetekoen PClagun dendan. Bana lurralde talde bakoitzeko. Intel Core 2 Duo, 2 GB RAM memoria, 120 GB-eko disko gogorra, 13″, 14″ eta 15″-ko pantailak dituzte. Bolondresek infogune, hitzaldi eta azoketan dituzten…

Irakurri gehiago