Sorting by

×

Eramangarri birziklatuak Goienerrerako

Kontsumismo irrazionalak bizitzeko ereduak ezartzen dizkigun garai hauetan, badira objetuen berrerabilpena bultzatzen duten ekinbideak. Goienerren eramangarrien beharra genuela eta Reciclanetekin jarri ginen harremanetan. Erabilitako ordenagailuei bizitza berri bat ematen diete software librea istalatuz, prezio benetan lehikorretan. Eta garrantzitsuena dena, hondakin elektroniko gutxiago sortzen laguntzen dute.

Lau eramangarri erosi ditugu Reciclanetekoen PClagun dendan. Bana lurralde talde bakoitzeko. Intel Core 2 Duo, 2 GB RAM memoria, 120 GB-eko disko gogorra, 13″, 14″ eta 15″-ko pantailak dituzte. Bolondresek infogune, hitzaldi eta azoketan dituzten betebeharrak betetzeko nahikoak.

Eramangarriak, Ubuntu Mate 14.04 edo 16.04 sistema eragilea eta beharrezko sofware libreko programekin horniturik datoz. Kasuren batean Ubunturen interfazera ohiturik ez daudenekin arazo txikiren bat egon bada ere, Goienerreko informatika taldeak emandako formazio piska batekin konpondu da. Eman zaien erabilpena oraindik urria bada ere orokorrean erabiltzaileak oso pozik daude.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Boluntario topaketa Fagollagan

Boluntario topaketa Fagollagan

Pasa den larunbatean, hilak 25, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, oraingoan Fagollaga…

Hurrengo ekitaldiak

  • martxoak 20Mahai-ingurua. Iruñea
    “Klima Ekintzarako Lantaldea”.  Ekimen honen helburua da ahalduntzerako hazi bat ekartzea, “klima-ekintzarako Lantaldea” pertsona-talde bati laguntzeko. Halako hazia ezen fruituak erne eta biderkatuko dituen, elkarrekin trantsizioa egiteko gizarte justu eta […]
  • martxoak 25Tailerra. Bilbo
    Faktura elektrikoa ulertu eta aurrezteko tailerra. Lekua: La Sinsorga. Maps Oharra: Sarrera librea lekua aretoa bete arte.
  • martxoak 25Tailerra. Basauri
    Faktura elektrikoa ulertzeko tailerra eta dirua aurrezteko ikastaroa. Lekua: Nua Lua tetegia. Antolatzailea: Hego Uribeko AEK. Izena emateko deitu 645 715 621 telefono zenbakira.
  • apirilak 05Nafarkoop Batzar Orokorra 2025
    Nafarkoop S.Coop. Batzar Orokorra. Bazkideentzako eta hauen lagunentzako soilik. Aurki xehetasun gehiago.