Sorting by

×

Ikasturte berria hasi da

Oporrek indarberriturik, joran handiz ekin diogu lanari GoiEnerreko boluntariook. Ikasturte honek erronka zaharrak eta berriak dakartza eredu energetikoa aldatu nahi dugunontzat.

Gure Gipuzkoako lagunek, dagoeneko, berrabiatu dute Infogunea Amarako Emausen Ekoshopean. Bertan harrera egingo dizuete ostegunero 17:30etik 19:30era. Gainera, ikasturte honetako boluntarioen lehenengo bilera antolatzen hasi dira.

Nafarroan, berriz, bazkideen bilera egingo da urrian, eta ondo atontzeko prestaketetan hasi dira.

Arabako kideek Lakuan zabaldu berri den egoitza berria margotzen eta txukuntzen eman dute uda. Orain bertan egin beharrekoak adosten ari dira.

Azkenik Bizkaian, pasa den zapatuan egin zuten boluntarioen lehenengo bilera. Luze jo zuen lantaldeek hainbat informazio trukatu zutelako. Zerbait aurreratzearren jakin ezazue Bilbon ere GoiEnerrek egoitza zabalduko duela berandu baino lehen. Era berean, irail-urri hauetan hainbat lekutan ikusiko gaituzue, hala nola, Bermeon, Leioan, Sanfranen, Bioculturan, Reaseko Bilboko azokan….

Gure grina, apurtxo bat bada ere, kutsatuko dizuegulakoan.

bizkaiko-taldea

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Boluntario topaketa Fagollagan

Boluntario topaketa Fagollagan

Pasa den larunbatean, hilak 25, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, oraingoan Fagollaga…

Hurrengo ekitaldiak

  • martxoak 20Mahai-ingurua. Iruñea
    “Klima Ekintzarako Lantaldea”.  Ekimen honen helburua da ahalduntzerako hazi bat ekartzea, “klima-ekintzarako Lantaldea” pertsona-talde bati laguntzeko. Halako hazia ezen fruituak erne eta biderkatuko dituen, elkarrekin trantsizioa egiteko gizarte justu eta […]
  • martxoak 25Tailerra. Bilbo
    Faktura elektrikoa ulertu eta aurrezteko tailerra. Lekua: La Sinsorga. Maps Oharra: Sarrera librea lekua aretoa bete arte.
  • martxoak 25Tailerra. Basauri
    Faktura elektrikoa ulertzeko tailerra eta dirua aurrezteko ikastaroa. Lekua: Nua Lua tetegia. Antolatzailea: Hego Uribeko AEK. Izena emateko deitu 645 715 621 telefono zenbakira.
  • apirilak 05Nafarkoop Batzar Orokorra 2025
    Nafarkoop S.Coop. Batzar Orokorra. Bazkideentzako eta hauen lagunentzako soilik. Aurki xehetasun gehiago.