Sorting by

×

Esku bete lan dugu goienerkideok

Uda bukatu ondoren, eta lana bideratzeko bilerak egin ostean hamaika hitzaldi, jardunaldi eta azoketan hartu dugu parte azken aste hauetan.

Irailaren 16an Gasteizko Salburuako azokan parte hartu genuenetik hainbat lekutan izan gara energiaren trantsizioaren beharra azalarazteko eta kooperatiba energetikoen zeregina ikusarazteko.

Barakaldoko BECen izan ginen Bioculturaren barruan. Azkenengo urteetan bezala sarrerak eskaini genizkien GoiEnerreko bazkideei. Zoritxarrez, igande arratsalderako agortu zitzaizkigun banatzeko genituen sarrera guztiak, eta Bioculturaren antolatzaileak ez ziren fin ibili.

Urriaren 8an Bilboko San Frantzisko auzoko jaien barruan parte hartu genuen REASek antolatutako azoka solidarioan.

Egun berean Zarauzko ekonomia alternatibo eta solidarioaren III. azokan izan ginen. Udaletxe aurreko plaza partekatu genuen Fiare, Oikocredit, Emaus, Lakari eta beste 11 elkarterekin.

Asteburu horretan bertan gure hiru kidek hartu zuten parte Toledon estatuko kooperatiba energetikoen bilera garrantzitsuan.

Beste hainbat ekitalditan izan gara, baina denak aipatzeak luze joko luke. Hurrengo hitzorduak ere asko dira. Hala ere, nabarmendu nahi dugu eta, bide batez, gonbidatu nahi zaituztegu 21, 22 eta 23an Iruñeko Refenan egingo den kontsumo arduratsu eta produktu ekologikoen II. azokara. Bertan izango gaituzue (programa PDFan).

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Boluntario topaketa Fagollagan

Boluntario topaketa Fagollagan

Pasa den larunbatean, hilak 25, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, oraingoan Fagollaga…

Hurrengo ekitaldiak

  • martxoak 20Mahai-ingurua. Iruñea
    “Klima Ekintzarako Lantaldea”.  Ekimen honen helburua da ahalduntzerako hazi bat ekartzea, “klima-ekintzarako Lantaldea” pertsona-talde bati laguntzeko. Halako hazia ezen fruituak erne eta biderkatuko dituen, elkarrekin trantsizioa egiteko gizarte justu eta […]
  • martxoak 25Tailerra. Bilbo
    Faktura elektrikoa ulertu eta aurrezteko tailerra. Lekua: La Sinsorga. Maps Oharra: Sarrera librea lekua aretoa bete arte.
  • martxoak 25Tailerra. Basauri
    Faktura elektrikoa ulertzeko tailerra eta dirua aurrezteko ikastaroa. Lekua: Nua Lua tetegia. Antolatzailea: Hego Uribeko AEK. Izena emateko deitu 645 715 621 telefono zenbakira.
  • apirilak 05Nafarkoop Batzar Orokorra 2025
    Nafarkoop S.Coop. Batzar Orokorra. Bazkideentzako eta hauen lagunentzako soilik. Aurki xehetasun gehiago.