Aurreko ostiralean Eusko Car Sharing elkartearekin kolaborazio hitzarmena sinatu genuen. Helburua ibilgailuen erabilera eta jabetza konpartitua sustatzea da. Erabilera eredu honek modu eraginkorrago eta jasangarriago batean hartzen du mugikortasuna.

Europa mailan gero eta ohizkoagoa bihurtzen ari da Car Sharing kudeaketa sistema hau. Euskal Herrian jada hasiak gara erabiltzen. Aurki ECSEak Goinerren eskura jarriko ditu orain arte egin dituen esperientzia eredugarriak. Horietako bat Goienerreko eta Sagarrak-Basauriko bazkideek bizi izan dute zuzenean.

euskocarsharing-hitzarmena

Bazenekien Goiener bolondres mugimendutik jaio zela 2012an? Gaur egun ere boluntarioek bere ekarpena egiten dute Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko ekarpen bat eginda.