Xabi, Lorea, Juan Carlos, eta Veronika gara eta Debagoienako boluntario taldea osatzen dugu. Goiener ezagutaraztea da gure kezka eta horregatik bildu eta lanari ekin genion. Geroztik, hitzaldiak eman ditugu, ferietara joan gara eta jardunaldiak antolatu ditugu hala nola DebaGoienaPiztu. Litekeena da azken bolada honetan komunikabideetan ikusi izana merkatu elektrikoan zer gertatzen den azalduz.

2017rako badauzkagu proiektu berriak eta zurekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Orain gure zonan 250 bazkideren bat gara baina gehiago izan gintezke. Horregatik, taldean parte hartzera gonbidatzen zaitugu (beti ere zure aisialdiren arabera). Zenbat eta gehiago izan orduan eta ideia gehiago izango ditugu eta edozein lankidetza ona izango da (zure ingurunean GOIENER zer den adieraziz, beste ereduak badaudela jakianaraziz, kontzientziazio lanak eginez, biletara etorriz, ekitaldi antolatzeko lagunduz….

Parte hartu nahi baduzu debagoiena@goienerelkartea.org emailean idatz dezakezu eta zurekin harremanetan jarriko gara, gure antolatzeko era adierazteko.

Laster arte.

Debagoienako Taldea.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.