Alcanadre, Ebroko erriberan kokatua dagoen herria da, lana eta itxaropenaz, etorkizun berri bat jorratu nahian dabiltzana.

Goienerreko bazkide eta beraz energia berriztagarrien kontsumitzaile da, bere udal talde gazteak eredu jasangarri baten aldeko apustua egin du, eta herriko taldeen babesarekin, herri berezi honek urte guztian zehar ekimen ezberdinak eskaintzen ditu.

Horietako bat datorren abuztuaren 26ean izango da, goizeko «baratze irekietako» jardunaldi bat prestatu dute, non bere erregadio sistemak dituen aukerak azaldu nahi dizkien hurbiltzen diren pertsona guztiei.

Bertaratu eta jardunaldi atsegin bat elkarbanatzeaz gain, Errioxako txoko honetan gozatu eta zure etorkizuna planifikatzeko aukera asko aurkituko dituzula ikusiko duzu.

Erabat doan izena eman dezakezu, helbide honetan.

Eta Facebook bidez jarraitu edo galderak egin diezazkiezu: Huertas Abiertas Alcanadre perfilean.

 

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.