Badira 5 urte dagoeneko GoiEner martxan jarri zela. Ordutik gauza asko igaro dira. Hasieratik proiektuak harrera oso ona izan zuen. Jatorri berriztagarrietan oinarritutako energia elektrikoa komertzializatzen hasi ginenerako, 2013ko udazkena, GoiEnerrek 700 pertsona baino gehiagoko oinarri soziala zuen. Ordutik progresioa etengabea izan da. Proiektura instituzio, enpresa eta 7.000 bazkide baino gehiago gehitzen joan dira, eta hori da GoiEnerren aktibo nagusia. Egunekoa kudeatzen duen talde profesionalaren ikuspuntutik ere proiektua sendotu egin da. Talde horrek 17 langile-bazkide ditu dagoeneko, eta horrek bermea…