Sorting by

×

Elkarlanean GoiEnerren etorkizuna eraikitzen hasi gara

Badira 5 urte dagoeneko GoiEner martxan jarri zela. Ordutik gauza asko igaro dira. Hasieratik proiektuak harrera oso ona izan zuen. Jatorri berriztagarrietan oinarritutako energia elektrikoa komertzializatzen hasi ginenerako, 2013ko udazkena, GoiEnerrek 700 pertsona baino gehiagoko oinarri soziala zuen. Ordutik progresioa etengabea izan da. Proiektura instituzio, enpresa eta 7.000 bazkide baino gehiago gehitzen joan dira, eta hori da GoiEnerren aktibo nagusia. Egunekoa kudeatzen duen talde profesionalaren ikuspuntutik ere proiektua sendotu egin da. Talde horrek 17 langile-bazkide ditu dagoeneko, eta horrek bermea ematen dio GoiEnerri etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Hain zuzen ere, etorkizun hori eraikitzeko GoiEnerrek 5 urtera begirako Plan Estrategikoa lantzeko helburua hartu du. Plan horrek modu batean GoiEnerren parte garen, parte hartu eta babesa ematen dugun guztion amets eta egonezinei erantzuna eman nahi die. Horregatik Plan hori elkarlanean landuko da, ideia eta ardurarekin lan honetan lagundu nahi duten bazkide guztion ekarpenekin.

Gauzak horrela, Plan horrekin hasteko deituak izan ginen 23 bazkide, langile eta boluntario, aurreko urriaren 7an Ordizian. Lehenengo saio honetan GoiEnerren antolatzeko era eta funtzionamenduaren oinarri diren instituzio, zerbitzu eta harremanetarako ereduak errepasatu ziren. Eredu horien helburua ahalik eta estruktura antolatzaile horizontal eta demokratikoena bermatzea da, erabakiak erakundean parte hartzen duten lantaldeak kontuan izanda hartzen direlarik.

Saio horretan hainbat zalantza, egonezin eta proposamen agerian jarri ziren, batez ere boluntariotzan sartzen diren pertsonen harrerarekin lotuta, eta GoiEnerreko area antolatzaileen arteko lan taldeen funtzionamendu eta koordinazioarekin lotuta. Modu berean GoiEnerren komunikazioan eta funtzionamenduan euskararen eta gaztelaniaren arteko oreka eta hobetzea bilatzen duen hizkuntza planaren proposamena aurkeztu zen.

Azkenik, azaroaren 25 Bilbon Plan Estrategikoa lantzen jarraitzea adostu genuen. Prozesu horretan parte hartzera animatzen zaituztegu. Guztion parte hartzearekin GoiEner sendotu ahal izango dugu, bidezko eredu energetiko jasangarri baten bila, bere helburuen lorpenean aurrera egiteko.

Jardunaldiak Ordiziako sagardotegi batean bazkari animatu batekin jarraipena izan zuen, bertan giza-ondasuna ehuntzen segi genuen, zeina dudarik gabe GoiEnerren energia nagusia den.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Boluntario topaketa Fagollagan

Boluntario topaketa Fagollagan

Pasa den larunbatean, hilak 25, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, oraingoan Fagollaga…

Nola erraztu gure bazkideen parte-hartzea?

Nola erraztu gure bazkideen parte-hartzea?

Iragan larunbatean, irailak 23, Goiener Elkarteko boluntarioen lantalde topaketa egin genuen Zornotz…

Hurrengo ekitaldiak

  • irailak 22Azoka. Zerain
    Zeraingo 30. Azoka Ekologikoa. Ekoizle ekologiko eta artisauen postuak, bigarren eskuko salmentak sustatzeko ekimenak, eta askoz gehiago izango dira plazan. Eta goizean zehar hainbat erakustaldi eta ekintza egingo dira: sukaldaritza […]
  • irailak 26Hitzaldia. Dima
    Gaia: Energia berriztagarrien komunitateak eta autokontsumoa. Lekua: Abaro Aretoa.
  • urriak 03Hitzaldia. Urduliz
    Gaia: Argindarraren fakturari buruzko tailerra. Lekua: Gaztelekua.
  • urriak 16Hitzaldia. Zigoitia-Gopegi
    Gaia: Argindarraren fakturari buruzko tailerra. Lekua: Gizarte eta Kultur Zentroa.