Sorting by

×

Txispaz Kontsumitu jardunaldia

Datorren larunbata martxoak 10, goizeko 10etan Bilboko John Jauregian (La Bolsa eraikina) hasiera emango diogu «Txispaz Kontsumitu» jardunaldiari. Gogoratu nahi dizuegu «Txispaz Kontsumitu», Goiener Elkarteko Hezkuntza Taldeak antolaturiko gazteentzako bideo lehiaketa bat izan dela, energiaren kontsumoa arduraz murrizteko helburua duena.

Lehiaketaren erantzuna zabala izan da eta aurkeztutako lanak dagoeneko ikusgai daude gure Youtubeko kanalean.

Bideo lehiaketak berarekin larunbateko jardunaldia ere badakar,  sari banaketaren inguruan antolatua. Bertan izango ditugu energia aurrezteko mahai-inguruak: etxean, ikasgelan eta gizartean.

Bideoak ikustera eta jardunaldi eta sari banaketara gonbidatuta zaudete guztiak.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Udanbizi 2025: 3. mailako portu bat baino gehiago

Udanbizi 2025: 3. mailako portu bat baino gehiago

2025ean ere iritsi da Udanbizirako tartea Goiener Elkartean, uztailaren 14ean Irungo FICOBAtik abiat…

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Hurrengo ekitaldiak

Aurki ekitaldi gehiago