Bilboko la Bolsa jauregian, 2018ko martxoaren 10ean.
NOLA ENERGIA AURREZTU ETXEAN?
Lehen hizlariak, Koldo Martinek horrela egituratu zuen bere gaia:
1. Testuingurua
Gure mundua gizarte-kutsaduraren eragina jasaten ari da; argi dago klimaren aldaketa eta berotegi-efektua lotuta daudela energia-sorkuntzarekin. Beraz beharrezkoa da kontsumo energetikoa jaistea. Bestetik energia alor honetan Euskal Herriak guztiz dependentea da, dependentzia-maila % 70era heltzen delako, Europako handienetarako, Espainia bezala. Arazo honi nola aurre egin? Alde batetik, energiaren gastua gutxituz, eta bestetik, energia berriztagarriak sustatzen, azken horiek gaur egun gure produkzioaren % 7 direlarik. Energia kontsumo orokorraren % 25 gure etxebizitza eta eraikinei dagokie, beste guztia garraioa eta industriari dagokie.
2. Etxebizitza
Bertan gastatzen den energiaren % 40 berogailuarena da, beste %30 etxetresna elektrikoetan eta % 20 ur beroan,
Etxeetako energiak galerak ditu hormetan, teilatuan,zorutan eta aireztapenean, baina, bestetik, irabaziak ditu eguzkia, argia, etxetresna elektriko eta gizakien bidez. Beraz, energia eskaria galera eta irabazien arteko erlaziotik dator.
3. Nola aurreztu?
Beroa ez galtzeko, isolamendua garrantzitsua da, bereziki lehoietan: bere beirazko geruzak eta markoaren materialak (zura/PVC) baldintzatzen dute bero-galera. Hormak isolatzeko aukera bi daude: barrutik isolatu edo kanpotik. Joera handiagoa dago azken horren alde, eta metodo bi daude: SATE isolamendu sistema eta fatxada aireztatuak. Teknika bietan zubi termikoak saihestu behar dira.
Badira beste aukera batzuk: termostatoa jaistea, erradiadoreak purgatzea, neguan pertsianak jaistea, aireztapen laburrak egitea, ateak ondo ixtea, etxetresna elektrikoak kontrolatzea, gehienbat hozkailua, bera baita gehien kontsumitzen duen gailua: hozkailuko termostatoa 5 gradutan jartzea, atea bizkor ixtea, garbitzea eta janari berorik ez sartzea. Argiak aldatu LED sistemara.
4. Faktura elektrikoa
Bereziki, potentzia kontratatua potentzia begiratu eta gure etxeko neurrira moldatu. Bestetik, agian bi tarifa mailako kontratura aldatu etxean egun osoan ez bagaude.
Bigarren hizlariak, GOIENERreko teknikaria den Jokin Castañosek, autokontsumoaren alorrean GOIENERrek lehenago eta behin autokontsumora pasatu nahi den bezeroari bere kontsumo azterketa zehatz bat egiten dio lehenengo, ondoren egin behar den inbertsioa egokitzeko. Egoera ezberdina da sarera konektatuta edo isolatuta dagoen. Konektatuta daudenekin beste herri batzuetan egiten den balantze garbia formula hartzen da, hau da kontsumitzen den energia sortua sarera pasatzen da eta beharrezkoa denean saretik; beraz sarea bateria bezala funtzionatuko luke. Aukera hori oso onargarria izango litzateke berriztagarrien instalazioetarako, batik bat fotovoltaikoetarako.
Zoritxarrez, ez dugu aukera hau oraingoz, eta bidegarritasun-planak egiterakoan arazo handia da, bai baitago energia-sortzailerik ez dakiena zer egin sortu eta behar ez duen energiarekin.
Dena den, autokontsumorako GOIENERrek hiru aukera ematen ditu:
- Jabeak % 100 bere kabuz inbertsio osoa ordaintzea; beraz, GOIENER laguntzaile litzateke.
- Inbertsioaren kostua erdibana banatzea GOIENER eta jabearen artean, azken honek kuota bat ordainduko luke Urte-kopuru jakin batean.
- Leasing edo alokairu aukera, urte batzuetarako jabeak teilatua GOIENERri lagatzen dio, urte batzuen buruan eguzki plakek produkzioa bere kontura eramateko.
10 kW-ko mugatik gora ekoizpen industrialtzat jotzen da: kasu horretan inbertsioa hirukoiztu egingo litzateke, eta areagotu egingo lirateke baita auzi burokratikoak.
Mahai inguruan zehar entzuleek asko galdetu dute eta pixkat bat luzatu gara.
NOLA ENERGIA AURREZTU ESKOLAN?
Daviden gidaritzapean DBHko bideo ikusi eta bere egileekin Arantza eta Zuriñe solasaldi bat izan dugu bideogintza, eskolako ohiturez eta lehiaketan parte hartzeaz.
Jose Manuel hitzaldia.
Pasa diren gabon hauetarako, blog batek lehiaketa bitxi bat antolatu zuen. Istorio labur bat idatzi behar zen, Twitterren bitartez, 2050 urteko Gabonei buruz. Asko aurkeztu ziren #Navidad2050 lelopean. Topa ditzakezue Twitterren.
Gehienak oso beltzak ziren: klima aldaketa, kolapsoa, basamortutzea, ur eskasia, erregai eskasia… adibide batzuk ekarri dizkizuet:
Toda la familia estaba expectante, la Nochevieja no podía empezar sin un elemento tan fundamental para poder brindar. La tía Maricarmen la traía desde muy lejos y ya eran casi las 00:00 Y finalmente llegó, una garrafa de agua, de esas que ya no se ven #Navidad2050
Arriba, en el desván, se oía a los niños corretear jugando de nuevo a los exploradores. En el viejo baúl encontraron una fotografía antigua de la abuela, que llevaba una prenda de la que ya habían oído hablar. Era un jersey de lana. #Navidad2050
Consultó en el cajero su saldo de emisiones. Calculó mentalmente las que necesitaría para preparar las comidas de la #Navidad2050 y para visitar a sus sobrinas. Las restantes las canjearía por dos semanas más de vacaciones. ¡Este año había conseguido ahorrar mucho!
Irakasle eta gurasoen omenez:
Muchos años después, frente a la bandeja de langostinos de tofu, el coronel Aureliano Buendía había de recordar aquella tarde remota en que su padre lo llevó al Museo del Clima del Siglo XX a conocer el hielo #Navidad2050
Eta irabazlea:
Abuela, cuéntanos otra vez cómo salvasteis el mundo! -Todo empezó cuando la gente se dio cuenta de que ese modo de vida no era sostenible… Fuera seguía nevando. #Navidad2050
Heltzekotan, 2050eko Gabonetan zera kontatzea gustatuko litzaidake:
Euskal Herriko ikasleek, orain dela 30 bat urte pasatxo, beraien eskoletan energiaren trantsizioa martxan jarri zuten.
Garai hartan, ikasleek energia eredu berri baterako zutabeak jartzen lagundu zuten: energia fosilak ekiditen, energia berriztagarri eta alternatiboak hedatzean, energia kontsumo ohiturak aldatzen, garraio eredua eraldatzen, gizarte solidariagoa egiten etab.
Trantsizio honek hainbat onura ekarri zuen Euskal Herriko zein munduko biztanleentzat hainbat eremutan. Baina leku gutxi daukadanez idazteko, lau bakarrik aipatuko ditut:
Eskola
Ikasleek energia eredu haren ondorioak ezagutzen zituzten, hala nola, elektrizitatearen agiria, ekosistemen suntsiketa klima aldaketaren kausaz, aberastasunaren desoreka, kutsadura eta isurketa kaltegarriak, energia iturrietan sortzen diren gatazkak eta gudak, ekoizle eta banatzaileen arteko aldeak…
Baita ere, energiaren gastua murrizteko neurriak jarri zituzten, adibidez, gastuen kontrola egitea, argia edo gailu elektrikoak erabiltzeko oharrak jarri eta ardurak banatzea, energia berriztagarria eskolan eta udalerrian ere bultzatzea, eskolara oinez edo bizikletaz joan, ikasi zutena bere familia eta lagunen artean partekatzea, etab.
Hiria
Eguzki eta naturaren energiak gero eta hobeto aprobetxatzen ziren. Eta kutsadura, isurketak eta arriskuak murriztu ziren pixkanaka pixkanaka.
Gero eta kotxe gutxiago ikusten ziren hirian. Kaos gutxiago eta estres gutxiago. Hiri atseginago bat, urbanismo berria.
Biztanleen osasuna pilo bat hobetu zen, kutsadura eta isurketen murrizketari ezker.
Ekonomia
Familiek: gastu gutxiago energiarekin eta garraioan.
Udalek: energia berriztagarrien alde apustua egitean gastu gutxiago izan zuten eta hiria hobetzeko eta giza zerbitzuetarako diru gehiago.
Instituzioek energia berriztagarrien erabilpena bultzatzen zuten eta instalazioak egiten laguntzen zuten. Ondorioz gastu gutxiago klima aldaketaren estrategietan, biztanleen osasunean, naturaren babesean eta abarrean. Aldiz, dirua zuten giza zerbitzuetarako eta biztanle guztien bizitza hobetzeko.
Natura
Ke gutxiago. kutsadura gutxiago, zarata gutxiago.
Landareak eta animaliak hobeto.
Klima aldaketaren aurkako ekimen zuzenak izanda, natura pixkanaka-pixkanaka bere onera joan zen.
Azken finean, ikasleek eta udalak beste Euskal Herri eta mundu posible bat izango zela pentsatzen zuten. Eta egin zuten. Eskerrik asko.
Hitzaldiaren bukaeran eskola eta gizartearen arteko erlazioetan zereginez debate bizi bat izan da.
NOLA ENERGIA AURREZTU GIZARTEAN?
Josebak azaldu du bideo lehiaketaren arrazoia hezkuntza taldetik bultzatzen den energia-eredu aldaketa dagoela atzetik eta ekimen honetan GOIENERen baloareak bultzatu nahi izan dira: partaidetza, zabalpena, elkarkidetza eta aukerak zabaltzea, hau da txispak sortzea nonahi.
Mahai inguruan 3 hizlari izan dira;
Ane GOIENERetik munduan dagoen eredu energetikoaren bukaeraz eta horren ondorio arriskutsuez hitz egin digu. Batzuk 2100. Urte ingururako crash ekologiko batera goazela aurreikusten dute eta hasiak dira krisien zeinu batzuk antzematen (klima aldaketa).
Horren aurrean zer egin? GOIENERen bazkide izateaz gain beste alor batzuetako ekimenetan parte hartu:
- Janari alorrean Labore, Errigora edo Landare.
- Jantzi erreziklatuak berrerabili Koopera egiten duen moduan.
- Garraio publikoa erabili, bizikleta eta Laguncarreko kide egin.
Larrabetzuko alkatea den Iñigok bere udaleko ildo nagusiak aipatu zizkigun: herri mugimenduei lagunduz arlo ekologikoan, GOIENEReko bazkide izatea adostu zuten, energia aurrezteko LED bonbilak jartzea herriko argi sarean, kontsumoak jaitsi Frontoian eta futbol zelaian, kalefazioekin berdin eskolan eta udalean. Bereziki aipatu zuen “Bertoko indartuz” ekimena, orain dela 5 urte hasitakoa herriko zabor organikoa baserritarren esku lagatzea luar bihurtzeko, herriko 250 etxe eta Azurmendi jatetxea parte hartzen dute ekonomia zirkularra den adibide honetan.
Ekosozialistako Andonik gazteleraz egin zuen bere hitzaldia.
Nagusitu zaigun krisialdiak hiru alderdi ditu: ekonomikoa, soziala eta ekologikoa. Energiari dagokionez, trantsizio energetikoa proposatzen du, aintzat hartuta hori bi modu desberdinetan bideratu daitekeela:
a) Guztion onurarako antolatua;
b) Ekofaxista, halako moduan non ahaldunek ahulei aginduko dieten.
Lehen kasuan 3 ezaugarri hauek bete beharko lirateke:
- Ikuspegi ekologikotik jasangarria, halako moduan non ezin izango diren baliabideak agortu. Horrenbestez, funtsezkoak dira desazkundea eta “bizitza on” deituriko kontzeptuetara jotzea; kontzeptu horien atzean ez dago okerrago bizitzea, baina gaur ez bezala bizitzea, desberdin.
- Sozialki bidezkoa, hots, beste herrialde edo kontinente baten edo batzuen kontura eraikiko ez dena. Biziari eusteari eta lan eta enplegua bereizteari buruzko feminismoaren planteamenduak kontuan hartuta banatu beharko lirateke aberastasuna eta lana.
- Demokratikoki erabakia, halako moduan non erabakiak denen artean eta gertutasunez hartu beharko liratekeen. Udalak lirateke beste kudeaketa politiko mota horren ardatz, zeinak oinarri izango lituzkeen “guztion onura”, auzolan, batzarre, elikagai- eta energia-subiranotasuna eta antzeko kontzeptuak; Euskal Herrian badira zenbait adibide.
Parte hartu duten 29 bideoen egileei eskerrak eman behar diegu beren ahalegin eta lanagatik. Bide batez, zoriondu nahi ditugu irakasleak energiari buruzko lanak bultzatzeagatik. Lehia oso estua izan da, DBH mailan batez ere, baina ikuspegi pedagogikoari lehentasuna eman diogunez balore artistikoen gainetik, horrela erabaki ditugu hiru mailetako irabazleak:
1. Lehen Hezkuntza: Txurdinagako Eskola: Energia gure bizia, txispazkontsumitu.mp4
2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Galdakaoko Elexalde Institutua: Energia aurrezteko proposamenak. Egileak: Arantza Llodio y Zuriñe Roscales
3. Batxilergoa eta Lanbide Hezkuntza: Durangoko Ibaizabal Ikastola: Aurreztu ezazu!! Egileak: Iker Dominguez e iker Aiartzaguena