Sorting by

×

Aldaketa klimatikoaren kontrako ikasle greba babesten dugu

ALDAKETA KLIMATIKOAREN KONTRA “FRIDAYS FOR FUTURE” MUGIMENDUA: MARTXOAREN 15 IKASLEEN GREBA

Beroketa globalak eta klima aldaketak dakarten hondamendia dela eta mundu osoko ikasle eta gazteen jarrera eta erantzun eredugarria ikusirik, “Fridays for Future” mobilizazioren ondoren Martxoaren 15ean konbokatu duten grebaren aurrean:

1. Goiener Elkarteak bat egiten du mugimendu honekin, honako arrazoi hauek direla medio:

  • politikoen arduragabekeria salatu beharra.
  • eraginak nabariak eta bistakoak izatea (beroketa eta metereologia kezkagarria).
  • gaixotasunen eta izurriteen hedatze nabaria.
  • gatazkak nonahi zabaltzea erregai edota ura dela medio.
  • bioaniztasunaren murrizte argia,
  • egoera konpontzeko eta zuzentzeko denboraren agortzea.

2. Goiener Elkarteak mugimendu honetan parte hartzera animatzen zaitu, zure esku eta neurrira dagoena eginaz:

Horretarako honako iradokizunak luzatzen dizkizugu:

…guraso bazara:

  • Gaiari buruz seme alabekin hitz egin.
  • Ikusi Gretaren bideoa beraiekin.
  • Komentatu mugimendua eta greba beraiekin.

…irakaslea bazara:

  • Eman kanpainaren berri ikasleei.
  • Egoera nola ikusten duten eta zer egiteko asmoa duten galdetu.
  • Lankideekin greba eta kanpainaren gaiaren inguruan hitz egin.

Gaiaren inguruan interesgarriak diren estekak dira hurrengoak:
http://juventudxclima.es/
https://www.fridaysforfuture.org/

HAUSNARKETA GOIENER ELKARTEKO HEZKUNTZA TALDETIK

Suediako nerabe den Greta Thunbergek, aldaketa klimatikoaren kontrako ostiraleroko greba mugimendua “Friday for future” pankarta batekin hasi zuen Suediako parlamentuaren aurrean eseriz. Hau sare sozialetan zabaldu zen eta Davoseko bilkuran eman zuen hitzaldiaren ondoren nerabe asko mugitu dira Australiatik Europaraino antzeko ekimenak antolatzeko.

Mugimenduak eskoletako gazteen greba deialdia luzatu du Martxoak 15erako.

Bozka ezin eman duten ikasleek mobilizatzeko erabakia hartu dute aldaketa klimatikoaren aurrean politikarien arduragabekeria salatzeko. Zientzialari askok adierazi duten moduan berandu gabiltza beroketa efektuaren aurrean neurriak hartzeko, denbora agortzen ari baita eta planetaren kaltetze sintoma ugari ageriagoak dira: batez besteko tenperaturaren igoera, polo eta glaziarretako izotza urtzearen bizkortzea, basoen galera… Hau aldatzen ez badugu, gazteek adierazi duten moduan, nagusitzen direnerako ez dute astirik izango egoerari buelta emateko.

Eta zer gertatzen da Euskal Herrian? Begi bistan da gure basoak aldatzen ari direla, itsas mailak gora jarraitzen duela, tximeleta eta intsektu askoren desagerpenak hegaztien murriztea ekarriko duela eta ez ohiko eguraldiak ditugula gure egunerokotasunean. Guzti honek, nekazaritzatik hasita industriaraino aldaketa nabarmenak ekarriko ditu gainontzeko urteotan. Egoera ikusita, ekonomia trantsizioa eta des-hazkundea sustatzen hasi beharko ginateke gizarte moduan.

GOIENER ELKARTEAK urteak daramatza energia alorrean beste eredu baten alde lanean, egungo eredu energetikoaren gabeziak salatu, hauekiko alternatiba bideragarri bat proposatu eta gizarteratzen.

Gaiaren inguruan formazioa eta informazioa helarazten dugu: egungo eredu energetikoari buruzko hitzaldiak eta faktura elektrikoari buruzko tailerrak emanaz, besteak beste. Energia berriztagarriaren sorkuntzan ere lanean gabiltza.

Guzti honegatik, “Fridays for future” ekimenari eta mugimenduarekin mobilizatu diren ikasle eta gazte guztiei babesa eskaini nahi diegu, arazoa guztiona baita.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Comments

Erantzun bat “Aldaketa klimatikoaren kontrako ikasle greba babesten dugu” bidalketan

  1. Unai Uriarte López-ren avatar
    Unai Uriarte López

    Oso oso ondo iruditzen zait, guztiz txalogarria!!

Azken albisteak

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Boluntario topaketa Fagollagan

Boluntario topaketa Fagollagan

Pasa den larunbatean, hilak 25, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, oraingoan Fagollaga…

Hurrengo ekitaldiak

  • martxoak 20Mahai-ingurua. Iruñea
    “Klima Ekintzarako Lantaldea”.  Ekimen honen helburua da ahalduntzerako hazi bat ekartzea, “klima-ekintzarako Lantaldea” pertsona-talde bati laguntzeko. Halako hazia ezen fruituak erne eta biderkatuko dituen, elkarrekin trantsizioa egiteko gizarte justu eta […]
  • martxoak 25Tailerra. Bilbo
    Faktura elektrikoa ulertu eta aurrezteko tailerra. Lekua: La Sinsorga. Maps Oharra: Sarrera librea lekua aretoa bete arte.
  • martxoak 25Tailerra. Basauri
    Faktura elektrikoa ulertzeko tailerra eta dirua aurrezteko ikastaroa. Lekua: Nua Lua tetegia. Antolatzailea: Hego Uribeko AEK. Izena emateko deitu 645 715 621 telefono zenbakira.
  • apirilak 05Nafarkoop Batzar Orokorra 2025
    Nafarkoop S.Coop. Batzar Orokorra. Bazkideentzako eta hauen lagunentzako soilik. Aurki xehetasun gehiago.