Erriberako bizilagun den Iker Martinezek eta Goiener Erribera taldeak,  Goienerreko Hezkuntza taldearen laguntzaz, Lodosako 2018ko Aurrekontu Partehartzaileetan proiektu berritzaile bat aurkeztu dute, hezkuntza eta ingurugiro gaien barnean. Proposamenak balorazio positiboa jaso du udal taldearengandik, horrez gain, Lodosako herritarren artean ere bozkatua izan da. Hori dela eta, aurten, 2019an, martxan jarriko da aurkeztutako proiektua herriko eskoletan. Proposamenak 40/30/30 izena du eta gaur egun martxan den 50/50 programaren eboluzioa da. Azken hau, Alemanian garatutako kontzeptua da, Hamburgoko eskoletan aplikatzen hasi zena 1994…