Sorting by

×

Goienerrek Bioterran parte hartu du erakusketari batekin eta hitzaldien bitartez

Asteburu honetan Bioterran parte hartzeko aukera izan dugu. Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka da eta aurten, ekainaren 7tik 9ra ospatu da Irungo Ficoban.

160 erakusketarien artean izan da Goiener, energia berriztagarrien inguruan zeresanik badugula erakusteko.

Goiener-Bioterra

Ostiral goizean goizetik jendetza ibili da azokan eta beti bezala, bertaratu diren bolondresek lana gogotik egin dute jendearen zalantzak eta galderak erantzunez.

Alex Lópezek azpimarratu du, beraientzako motibazio “txute” moduko bat direla horrelako azokak, gehienbat pertsonak galdezka etortzen direnean. Izan ere, “azoketan harreman zuzena duzu jendearekin eta jendeak ere ikusten du kooperatibaren atzetik beraiek bezalako pertsonak daudela”.

Ohikoa den bezala, erakusketarira jada Goienerreko bazkideak badirenak ere hurbildu dira euren babesa emateko, zalantzak argitzeko edota agurtzeko besterik gabe. Honek gogorarazten digu langile eta bolondresez gain, beste 10.000 pertsona baino gehiago daudela kooperatiba honen atzean babesa ematen. Eider Murgoitio, Bioterran aritu den Goienerreko langileak dio “oso hunkigarria dela ezagutzen gaituen jendea eta bazkideak hurbiltzen direnean, jendea arro agertzen baita Goienerreko parte izateaz”.

Honen harira, Bioterran izan den Santiago Ochoa de Eribe Goienerreko zuzendariak, kooperatibaren hastapenetatik guregana hurbiltzen diren pertsonen perfila aldatuz joan dela baieztatu digu: “geroz eta pertsona gehiagok ezagutzen gaitu eta hurbiltzen direnean  konturatzen gara askok Goiener zer den eta zer egiten duen gutxi gorabehera badakitela. Lehen, ezjakintasun handiagoa sumatzen genuen”. Azken azoka honetan autokontsumoaren inguruan interesa erakutsi duten pertsonak nabarmen igo direla ere azaldu digu Santik.

Erakusketariaz gain, hitzaldiak eta tailerrak ere eman ditugu: “Autokontsumoaren inguruan jakin beharko zenituzkeen 10 gauza garrantzitsuenak” igande goizean eta “Nola eraldatu zure kontsumo ohiturak autokontsumorantz” tailerra larunbatean eta igandean arratsaldeko 17etan.

Hiruetara ikusle ugari bertaratu da, eta hitzaldiak zutik jarraitu behar izan dituzte zenbaitek. Xabier Loyarte hizlarietako batek esan digun bezala, “behin hitzaldiak eta tailerrak amaituta galderentzako tarte luzeak izan ditugu eta ikusleen parte-hartzea handia izan da. Agerikoa da argindarraren inguruan jendeak kezka eta galdera asko dituela eta polita dela hauei erantzuna emateko aukera izatea ere”.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Boluntario topaketa Fagollagan

Boluntario topaketa Fagollagan

Pasa den larunbatean, hilak 25, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, oraingoan Fagollaga…

Hurrengo ekitaldiak

  • martxoak 20Mahai-ingurua. Iruñea
    “Klima Ekintzarako Lantaldea”.  Ekimen honen helburua da ahalduntzerako hazi bat ekartzea, “klima-ekintzarako Lantaldea” pertsona-talde bati laguntzeko. Halako hazia ezen fruituak erne eta biderkatuko dituen, elkarrekin trantsizioa egiteko gizarte justu eta […]
  • martxoak 25Tailerra. Bilbo
    Faktura elektrikoa ulertu eta aurrezteko tailerra. Lekua: La Sinsorga. Maps Oharra: Sarrera librea lekua aretoa bete arte.
  • martxoak 25Tailerra. Basauri
    Faktura elektrikoa ulertzeko tailerra eta dirua aurrezteko ikastaroa. Lekua: Nua Lua tetegia. Antolatzailea: Hego Uribeko AEK. Izena emateko deitu 645 715 621 telefono zenbakira.
  • apirilak 05Nafarkoop Batzar Orokorra 2025
    Nafarkoop S.Coop. Batzar Orokorra. Bazkideentzako eta hauen lagunentzako soilik. Aurki xehetasun gehiago.