Sorting by

×

Parte-hartze handia Mugikortasun Iraunkorraren inguruko hitzaldietan

Urtero legez, irailaren 16an hasi eta 22 arte, Mugikortasun Astea ospatzen da Europa guztian, eta Goiener Elkarteko Mugikortasun Taldearekin batera gaiarekin lotutako hainbat hitzaldi informatiboen antolaketan parte hartu dugu, Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon.

Iaz Goienerreko bazkideak mugikortasun iraunkorraren inguruan zituzten nahiak eta beharrak ezagutzeko inkesta bat helarazi zen eta orain, emaitza horiek ezagutzera emateko helburuarekin eginak izan dira hitzaldi hauek, izan ere, gaiak interes handia pizten duela bazkideen artean jakin badakigu.

Galdetegietan jasotako datuak helarazteaz gain, hitzaldiek bizikletaren, garraio publikoaren edota autoaren jabetzaren inguruan eztabaidatzeko balio izan dute. Horrez gainera, Mugikortasun Taldetik, etorkizunean aurrera eraman daitezkeen egitasmoak azaldu dira bertan, elkarkidetza eta iraunkortasuna bultzatzen duten mugikortasun eredu berriak sustatzeko lan ildoak.

Hitzaldi guztietan parte-hartzea oso handia izan zen, beraz eskerrak eman nahi dizkizuegu hitzaldietara bertaratu zineten guztioi. Milesker benetan!

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Nola erraztu gure bazkideen parte-hartzea?

Iragan larunbatean, irailak 23, Goiener Elkarteko boluntarioen lantalde topaketa egin genuen Zornotz…

Udanbizi 2023 txirrindulari biraren arrastoa

Jarraian Goienerreko mastodon kontura bidalitako toot haria argitaratzen dugu «Udanbizi 2023» txirri…

Zer energia nahi dugu Goienerren?

Pasa den larunbatean, urtarrilak 28, Goiener Elkarteko boluntarioen lantalde topaketa egin genuen Ga…

Hurrengo ekitaldiak

  • otsailak 23Ospakizuna. Bilbo
    Goienerren Bilboko bulego berriaren inaugurazioa. Lekua: Bilboko bulegoa. Bazkideentzako eta hauen lagunentzako. Etortzekoa bazara izena ematea eskertuko dizugu. EGITARAUA 18:00 – Bulegoaren irekiera 18:30 – Inaugurazio ekitaldi ofiziala Giro ederra, […]
  • otsailak 26Hitzaldia. Zamudio
    Gaia: Faktura tailerra eta Autokontsumoa. Lekua: Zamudioko dorretxea.
  • otsailak 28Hitzaldia. Arespalditza
    Gaia: Argindar faktura ulertu, energia aurrezteko. Lekua: Udaleko areto nagusia.