Enpresa eta Eraldaketa Soziala, gaur egungo erronketako bat izanik, Mondragon Unibertsitateak irailean zehar erakunde desberdinak gonbidatuz, mahai ingurua antolatu du MyGade Graduko ikasle berrientzat.
Helburua ikasleek perspektiba soziala garatzea da generoa, ekologia edota ekonomia zirkularra ardatzak zentroan jarriz batik bat.
Goienerrek gizartea eta ekologiarekiko dugun konpromezua elkarbanatzeko gonbidatu gaituzte eta Oñati eta Bilboko kanpusetan izan gara gure esperientzia eta ikuspuntua helarazten.
Parte hartzaileak:
MU OÑATI
- Aritz Otxandiano (Eraldaketa Soziala – Fagor Taldea)
- Monica Diez eta Idoia Malcorra (Pauso Berriak: Atzegi+Gureak)
- Eider Murgoitio (Energia Berriztagarriak – Goiener Taldea)
MU BILBO
- Alexander Boto (Ingurumena, IHOBE, Eusko Jaurlaritza)
- Ibon Antero (Eraldaketa Soziala – Mondragon Taldea)
- Jacob Gil (Adimen desgaitasuna duten pertsonenak – GORABIDE)
- Laura Brandaris eta Luista Moreno (Pauso Berriak: Atzegi + Gureak)
- Santiago Ochoa de Eribe (Energia Berriztagarriak – Goiener Taldea)