Sorting by

×

Faktura Elektriko tailerra Antzuolan

Goienerreko Debagoienako talde bolondresak, Antzuolako Jubilatu eta Pentsionisten Elkartean, Faktura Elektrikoa ulertzeko tailerra eskaini die bertako kideei.

«Azken urteetan energia merkaturatzaileek egin dituzten kanpaina eskasen ondorio kaltegarriak jasaten ari gara gutako asko, behar ez ditugun zerbitzu eta produktuak kontratatuta izanik». Honetaz aparte, gizartean pobrezia energetikoa ohiko bihurtu denez, egoeraren aurka borroka egin nahi du Debagoienako taldeak.

Hitzaldiaren ostean, bakoitzak bere faktura ulertu eta errespetuzko erlazioa erakutsiko duen kontratuak nolakoa izan beharko lukeen argitzeko espazioa izan dute gerturaturiko kideek. Pertsona bakoitzari aholkularitza pertsonalizatua eman zaio, kontratatutako potentzia egiaztatuz, kontsumo ereduak azalduz, etab.

Hitzaldira bazkideak diren hainbat pertsona hurbildu dira eta oso hitzaldi interesgarria izan dela baloratu dute. Beste hainbatek, bazkide izateko pausoa emango dutela ere iragarri dute.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Udanbizi 2025: 3. mailako portu bat baino gehiago

Udanbizi 2025: 3. mailako portu bat baino gehiago

2025ean ere iritsi da Udanbizirako tartea Goiener Elkartean, uztailaren 14ean Irungo FICOBAtik abiat…

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Hurrengo ekitaldiak

Aurki ekitaldi gehiago