Sorting by

×

Lodosako Ingurumen Jasangarritasunaren azoka bertan behera geratu da egungo osasun krisiaren ondorioz

2018az geroztik, Erriberako boluntario taldea 40/30/30 proiektua aurrera eramaten ari da Lodosako ikastetxeetan, Angel Martinez Baigorri ikastetxe publikoan, La Milagrosa ikastetxe kontzertatuan eta Ibaialde ikastolan. Proiektua efizientzia energetiko eta energia aurrezpenarekin lotuta dago, eta udalerriko aurrekontu parte hartzaileetan onartu zen 2018an.

Denbora honetan zehar, energia azterketak egin dituzte ikastetxe bakoitzean eta aurrezpenaren %40 Garapenerako Lankidetzaren esparruko proiektu batera bideratuko da, %30 Lodosako Udalak erabakitzen dituen energia eraginkortasuneko eta aurrezpeneko ekintzetara bideratzen da, eta beste %30 ikasleek erabakitzen dituzten garapen akademikorako eta/edo pertsonalerako jardueretara.

Egindako lana ikusarazteko, apirileko asteburu honetan, Ibaialde Ikastolak Laugarren Ingurumen Jasangarritasunaren azoka antolatua zeukan, herritarrak arlo honetan kontzientziatu, sentsibilizatu, proiektuak sustatu eta ezagutarazteko erronkarekin eta proiektuaren emaitzak azaltzeko Goienerren jardunaldia prestatua zegoen.

COVID-19 egungo osasun krisiaren ondorioz, jardunaldia bertan behera geratu da.

Jasangarritasunean adituak diren Pedro Prieto eta Emilio Barcoren hitzaldiak programatu ziren, eta ikasleek ekitaldiak eragindako karbono aztarna kontabilizatu eta bistaratzea zen helburua.

Jardunaldia prestatzen denbora asko goazenez, aurrerago ospatu ahal izatea espero dugu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu hau posible egiteko hainbesteko inplikazioa jarri duten bolondresei.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Nola erraztu gure bazkideen parte-hartzea?

Iragan larunbatean, irailak 23, Goiener Elkarteko boluntarioen lantalde topaketa egin genuen Zornotz…

Udanbizi 2023 txirrindulari biraren arrastoa

Jarraian Goienerreko mastodon kontura bidalitako toot haria argitaratzen dugu «Udanbizi 2023» txirri…

Zer energia nahi dugu Goienerren?

Pasa den larunbatean, urtarrilak 28, Goiener Elkarteko boluntarioen lantalde topaketa egin genuen Ga…

Hurrengo ekitaldiak

  • apirilak 20Nafarkoop Batzar Orokorra 2024
    Kultur Etxea. Irurtzun. Informazio gehiago: Nafarkoopen webgunean. Nafarkoopeko bazkideentzako soilik.
  • apirilak 24Hitzaldia. Mendigorria
    Energia berriztagarrien komunitateen inguruko tailerra. Mendigorrian energia komunitate bat sortzeko prozesuaren barruan. Lekua: Eskola zaharrak.
  • ekainak 08Goiener Batzar Orokorra 2024
    Goiener S.Coop. Batzar Orokorra. Gorde eguna. Deialdi ofiziala egin gabe dago. Ekitaldiaren xehetasunak orri honetan eguneratuko ditugu.