Dakizuenez Goiener Elkarteak Eusko Car Sharing irabazi asmorik gabeko elkartearekin hitzarmen bat sinatua du. Eusko Car Sharing elkartearen ekimenetako bat Ibilkari izenekoa da.
Goienerreko Mugikortasun bolondres taldetik, Donostian, auzoka autoa partekatzeko edo car sharing-a martxan jartzeko Ibilkari bultzatzen ari den ekimenaren berri eman nahi genizueke.
Autoa noizbehinka erabiltzen duten pertsona, familia edo erakundeek aukera honen inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditugu. Bai eta, bizi garen ingurunerako zein gutako askorentzako, irtenbide eraginkor, ekologiko eta iraunkor baten aurrean gaudela sinistuta, ekimen honetan parte-hartzera animatu nahi zaituztegu.
Udalerri iraunkorragoak bultzatuko dituen ‘errealitate berria’ sortzen lagun gaitzazue. Eman aukera bat Ibilkari-ren ekimen berriari.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.