Sorting by

×

Euskal Herriko basoen egoeraren inguruko hitzaldia hizpide urteko azkeneko Lantalde Topaketan

Goiener Elkartetik ez genuen urte arraro hau amaitu nahi azken Lantaldeen Topaketa bat egin gabe. Egoera bereziak aurten ez du bermatu beste topaketa antolaketarik urtarrilean Zornotzan presentzialki egin genuenaz geroztik.

Horregatik, nahiz berriro ere presentzialki elkarrekin egoteko gogoz geunden, topaketa hauek online prestatu behar izan genituen.

Topaketari hasera Lurgaia Fundazioaren hitzaldi batek eman zion, Aitziber Sarobek Euskal Herriko basoen egoeraren berri eman zigun. Hortik abiatuta bertaratutakoek basoberritzea, biomasa, komunitate energetikoak, herri txikien inguruko basoen ustiapena modu arrazionalean egiteko aukera, zuhaitz espezie inbaditzaileak, egurraren lobbyak eta beste hainbat gaien inguruan aritu ziren hausnartzen.

Goienerren hasia zegoen lan ildo bat sendotu eta aire berriak ekarri dizkio topaketak honek. Izango du jarraipenik gaiak. Hemendik gure eskerrak bertaratutako guztiei eta batez ere Lurgaiako lagunei.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Comments

2 erantzun “Euskal Herriko basoen egoeraren inguruko hitzaldia hizpide urteko azkeneko Lantalde Topaketan” bidalketan

  1. Topaketa online ikusteko aukerarik ba al da?

    1. Kaixo Oihana. Sentitzen dugu ez zen grabatua izan.

Azken albisteak

Udanbizi 2025: 3. mailako portu bat baino gehiago

Udanbizi 2025: 3. mailako portu bat baino gehiago

2025ean ere iritsi da Udanbizirako tartea Goiener Elkartean, uztailaren 14ean Irungo FICOBAtik abiat…

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Hurrengo ekitaldiak

Aurki ekitaldi gehiago