Sorting by

×

Goiener basoa bizirik da

Otsailaren 26an egin zigun hitzordua Goiener Elkarteko Aztarna Ekologikoko taldeak, Azkoiti eta Elgoibar arteko Azkarate mendatean. Han bildu ginen, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorrita, Goiener Taldeko 20 boluntario eta langiletik gora.

Nahiz Goienerrek sortu eta merkaturatzen duen argindarra berriztagarria izan, jakitun gara gure eguneroko lan jardunak aztarna ekologiko bat uzten duela. Goiener Talde barruan aspaldiko kezka izan dugu aztarna hori konpentsatzea eta orain Aztarna Ekologikoko Taldea arduratu da zor hori gauzatzen hasteaz. Horretarako irabazi asmorik gabeko Lurgaia Fundazioko lagunak izan ditugu bidaide.

2020ean ere Goiener Elkarteko lantalde topaketa batean parte hartu zuten eta argi utzi ziguten kontua ez dela soilik karbono-aztarnari begiratzea. Azkaratera gerturatu ginenok bertatik bertara ikusi ahal izan genituen inguruko mendiak pinuz soilduta edo gainerakoan eukalipto gazteen monokultiboz josiak. Bertako basoa berreskuratzeko arduratik ere izan zuen ekimenak larunbatean.

Lanean hasi aurretik ikasi genituen, batetik Oscar Padura Goienerreko kidearen eskutik eta bestetik Lurgaiako Cristina Jeronimo eta Javier Francoren azalpenekin, monokultibo ordenatu eta baso atlantiko naturalaren desberdintasunak; plantazio ustiaketarako pistek egiten duten kalteaz; basoa nola berez berreskuratzen den; laharrak eta oteak ez dutela mendia “zikintzen” baizik eta baso atlantiko bat sortzeko oinarrizko urrats direla; gertuko hazi eta landareak aukeratzearen garrantzia; orkatzen dituzten elikadura ohiturak; landaketak nola egin…

Ondoren Azkarate mendatetik Azkarate mendi tontorrerako bidean gora egin genuen, han egongo da hemendik aurrera Goiener izeneko basoa, 11,4 Ha dituen lursaila. Hasteko 50 gorosti, 35 urki eta 15 haritz sartu genituen, ez dira asko baina konturatu ginen gorostiak berez ere hasi direla etortzen. Ez da inguruko eukalipto landaketak bezain azkar etorriko baina argi dugu hitzordu berriak jarriko ditugula Goiener basoa zaindu eta landaketa berriak egiteko.

Goiener Elkarteko gainerako ekitaldietan ohikoa den legez, hamaiketako dotore batekin amaitu genuen goizeko plana han gertu dagoen “Madarixa” auzoan.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Boluntario topaketa Fagollagan

Boluntario topaketa Fagollagan

Pasa den larunbatean, hilak 25, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, oraingoan Fagollaga…

Hurrengo ekitaldiak

  • martxoak 20Mahai-ingurua. Iruñea
    “Klima Ekintzarako Lantaldea”.  Ekimen honen helburua da ahalduntzerako hazi bat ekartzea, “klima-ekintzarako Lantaldea” pertsona-talde bati laguntzeko. Halako hazia ezen fruituak erne eta biderkatuko dituen, elkarrekin trantsizioa egiteko gizarte justu eta […]
  • martxoak 25Tailerra. Bilbo
    Faktura elektrikoa ulertu eta aurrezteko tailerra. Lekua: La Sinsorga. Maps Oharra: Sarrera librea lekua aretoa bete arte.
  • martxoak 25Tailerra. Basauri
    Faktura elektrikoa ulertzeko tailerra eta dirua aurrezteko ikastaroa. Lekua: Nua Lua tetegia. Antolatzailea: Hego Uribeko AEK. Izena emateko deitu 645 715 621 telefono zenbakira.
  • apirilak 05Nafarkoop Batzar Orokorra 2025
    Nafarkoop S.Coop. Batzar Orokorra. Bazkideentzako eta hauen lagunentzako soilik. Aurki xehetasun gehiago.