Sorting by

×

Udanbizi 2023 txirrindulari biraren arrastoa

Jarraian Goienerreko mastodon kontura bidalitako toot haria argitaratzen dugu «Udanbizi 2023» txirrindulari ekimenak eman zuenaren testigantza gisa. Hemendik eskerrak Udanbizin parte hartu zuten txirrindulari, elkarte, hizlari, boluntario eta ekimen guztiei. Bereziki azpimarratu nahi ditugu aurtengoan gure esponsor izan diren Lodosako Gumendi Elikagai Ekologikoak.


uztailaren 17a

Uztailaren 17an abiatu zen #Udanbizi Goienerren Iruñeko bulegotik, energia berriztagarrien inguruko proiektu herritarrak eta energiaren inguruan hausnartzea helburu duen txirrindulari bira.


uztailaren 17a

Iruñeko tren geltokian, Julen Mendigurenek “Nafarroa Trenaren Alde” plataformatik eta, Arazurin, “AHT Gelditu – Nafarroako” Alfonek betiko trena berritzearen onuraz eta abiadura handiko trenak eragingo dituen txikizioez hitz egin digute. #udanbizi


uztailaren 17a

Tafallarako bidea aldatzea erabaki dugu, Astrain sarreran gara Erreniega igotzen hasi aurretik. Ondoren, Utergako itzaletan merezitako deskantsu eta otordua

Argazkiak: Bizipox


uztailaren 17a

Bizikleta etapa bero baten ondoren Maurizio Olitek Berdesia proiektua aurkeztu digu eta Sustrai Erakuntzako Martin Zelaiak “Nafarroako Berriztagarrien boom”-az hitz egin digu. #udanbizi


uztailaren 17a

Berdesiak eraztun berde bat bilatzen du Tafalla inguratzeko, bertan izan dituzten azpiegiturek eragindako natura-kalteei erantzute aldera.


uztailaren 17a

El Aguazon Peñan afaldu ostean lotara Tafallako udalak utzitako Ereta frontoira. Biharamunean, derrigorrezko argazkia atera ondoren goizean goiz, beroa saiesteko, Lodosa-Sartagudaldera.

Argazkia: Bizipox


uztailaren 18a

Lodosako ikastolan 40-30-30 proiektua ezagutu dugu. Baita ikastolak proiektu fotovoltaiko aurrera ateratzeko dituen zailtasunak.


uztailaren 18a

Sinismen era ezberdin eta belaunaldi anitzeko sartagudatarrak biltzen dituen proiektua da Ortutxo. Soilik ekologikoan ari diren baratza kolektiboak.


uztailaren 18a

Eta eguna amaitzeko memoriaren parkea. Sartagudaren historia tristea eta hunkigarria.

Argazkia: Bizipox


uztailaren 19a

Gaur Gumendi bisitatuz hasi dugu eguna. Ekologikoen banaketan aspaldidanik dabilen enpresa eta #udanbizi​ren laguntzailea.


uztailaren 19a

Duten kontsumo energetikoa instalazio fotovoltaiko baten bidez lortzen dute eta probatzen ari dira berrerabilitako bateriekin energia metatzeko sistema #gumendi


uztailaren 19a

Polita #gumendin sortu den debatea elikagai ekologiko, gertu-urruneko, kontsumitzaileen arduren etabarren inguruan


uztailaren 19a

Gares Energia​ko lagunekin euren komunitate energetiko proiektua ezagutzen


uztailaren 20a

Mila esker Gares, bertako lagunak eta udala, eskainitako harreragatik. Eskoletako polikiroldegian lo egin ondoren bagoaz herriko zubi zaharra igarota Andia zeharkatzera, asteko etapa erregina.

Argazkia: Bizipox

Bideoa: Ibon Aldabaldetreku


uztailaren 20a

Paraje ederrak eta aldapa gogorra igo ondoren merezitako hamaiketakoa eta gozatzeko Lizarragako mendateko bista galantak.

Argazkia eta bideoa: Bizipox


uztailaren 20a

Goienerren Sorkuntza taldeko Xabier Loyartek Lizarragako mikrosareak nola funtzionatzen duen azaldu digu, hidroelektrika eta fotovoltaika uztartuz.


uztailaren 20a

…eta Goienerren Merkatuetako Leire Astigarragak argindarraren salmentaren gora beheren berri eman digu. Argazkian mikrosarearen instalazio fotovoltaikoa.


uztailaren 20a

Amaitzeko Etxarriko plazan Goi Tentsioko linien aurkako plataforma, Belardi bertako nekazaritza elkartea eta La Energia Justa-koekin egon gara


uztailaren 21a

Nafarkoopek Andra Mari ikastolan jarritako instalazioa eta bere berezitasunak ezagutu genituen atzo eta bertan lo egin ondoren abiatu gara gaur.


uztailaren 21a

Lakuntzan Abiadura Handiko Trena Ataun aldera nondik pasako den ikusi dugu eta izango lukeen eragina #ahtgelditu #xabi


uztailaren 21a

Zamartze monastegiak, Uharte-Arakil alboan bidea argitu digu


uztailaren 21a

“Aralar zaindu dezagun – Gasbidea Aralartik ez” mugimenduko Mikel Betelu eta Mikel diote proiektu honek ez duela ez hanka eta ez buru

Aralarko gasbidea, proiektu eta ingurumen inpaktuaren laburpena


uztailaren 21a

Iritsi gara Leitzara #LeitzekoEBK


uztailaren 21a

Leitzeko Aurrera K.E.n afari ederraren ondoren Dukkha taldea eta abesti inprobisaturen bat. Agur #Udanbizi 2023. Zoragarria izan da. Mila esker hau posible egin duzuen txirrindulari, bolondres, bazkide elkarte eta entitate guztiei.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Boluntario topaketa Fagollagan

Boluntario topaketa Fagollagan

Pasa den larunbatean, hilak 25, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, oraingoan Fagollaga…

Nola erraztu gure bazkideen parte-hartzea?

Nola erraztu gure bazkideen parte-hartzea?

Iragan larunbatean, irailak 23, Goiener Elkarteko boluntarioen lantalde topaketa egin genuen Zornotz…

Hurrengo ekitaldiak

  • abenduak 04Hitzaldia. Arrasate
    Argindar faktura eta efizientzia tailerra. Lekua: Emakumeen txokoa. Oharra: Emakumeentzako da.
  • abenduak 10Hitzaldia. Usurbil
    Pobrezia energetikoa. Zer da eta nola egin diezaiokegu aurre? Hizlaria: Aitor Ossa Rissanen. Lekua: Potxoenea. Antolatzailea: Sortalde, Usurbilgo energia komunitatea.
  • abenduak 17Hitzaldia. Usurbil
    Energiaren erabilera eta kontsumo jasangarria. Ze efizientzia neurri hartu ditzakegu gure etxe, negozio eta abarretan? Hizlaria: Aitor Ossa Rissanen. Lekua: Potxoenea. Antolatzailea: Sortalde, Usurbilgo energia komunitatea.