Sorting by

×

Nola erraztu gure bazkideen parte-hartzea?

Iragan larunbatean, irailak 23, Goiener Elkarteko boluntarioen lantalde topaketa egin genuen Zornotzako Ekolurra-ENEEKen (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) egoitzan. Topaketa hauek dira Goienerreko boluntarioak elkartzeko espazioak eta helburu dute lanketa egitea eredu energetikoa parte-hartzetik eraldatzeko.

Dagoeneko 10 urte pasa dira Goiener sortu zenetik. Hasierako lehen pausoak emateaz arduratu ziren burujabetza energetikoa lortzea helburu zuten 30 boluntario, eta urte guzti hauetan zabaltzen eta indartzen joan da sarea. Boluntarioez gain, kooperatiban eguneroko lanean dihardugun 60 langilek osatzen dugu taldea eta, ondorioz, erakundeari iritsi zaio momentua parte hartzea birdefinifitzeko.

Oporretatik indarberrituta etorri ostean, 20 bat lagun elkartu ginen topaketetan eta epe motzean Goienerrek eskainiko dituen parte-hartze espazioen definizioa eta funtzioak aztertu eta erabaki genituen.

Goienerrentzat ezinbestekoa da bazkideen ahotsa entzun eta ekarpenak jasotzea. Eredu energetikoa modu demokratikoan eraldatu nahi dugu eta horrek modu parte-hartzailean jardutea eskatzen digu. Horregatik, hurrengo hilabeteetan boluntarioak jasotzeko prest azalduko dira hainbat lantade: Energia-Komunitateak, Pobrezia Energetikoa, Eko-feminismoa eta Lurraldekako lantaldeak.

Egunak emandakoarekin pozik, bazkari bikain batekin bukatu genuen topaketa, giro ezin hobean.

Bazenekien Goiener mugimendu bolondresetik jaio zela 2012an? Gaur egun ere talde bolondresak bere ekarpena egiten du Goiener Taldean, oinarrizko lanetatik hasita zuzendaritza taldeko ardurak hartzeraino. Zuk ere lagundu nahi duzu? eman izena boluntario izateko. Horretaz gainera euren lana babestu dezakezu Goiener Elkartera bazkidetu eta urteko 12 euroko dohaintza bat eginda.

Azken albisteak

Udanbizi 2025: 3. mailako portu bat baino gehiago

Udanbizi 2025: 3. mailako portu bat baino gehiago

2025ean ere iritsi da Udanbizirako tartea Goiener Elkartean, uztailaren 14ean Irungo FICOBAtik abiat…

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

Plan estrategikoa lantzeko saioa Bergaran

2025eko otsailaren 1ean, boluntarioen topaketa berri bat antolatu genuen, Bergarako UNEDen egoitzan.…

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Udanbizi 2024, bigarren pedalkada

Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatut…

Hurrengo ekitaldiak

Aurki ekitaldi gehiago