200 bolondres

goiener

Nafarroako mega-proiektuen aurrean luzamendua babesten dugu

Azken hilabeteetan berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko proiektu berri ugari tramitatzen ari dira Nafarroan: Erribera, Lesaka, Lizarra (Urbasa-Andia), Lizoain-Arriasgoiti, Esteribar, Olaibarre, Ezkabarte, Eguesko Harana, Anotzibar, Erdialdeko Eremuko (Orbaibar, Uxue, Murelu Hautsi, Tafalla, Artaxoa) herrietako parke eolikoak eta eguzki-poligonoak Erreniagan, Erriberrin,… ahaztu gabe Erribera osoan han-hemenka egin nahi dituztenak. Proiektuok, dituzten dimentsioak ikusita, eragin larria izango dute inguruko ekosistemetan eta komunitateetan. Horregatik, Goiener Elkartetik gure adostasun guztia erakutsi nahi diogu luzamendua eskatzen duen manifestuari. Gure hastapenetatik, energia berriztagarri bidezko sorkuntzaren alde…

Irakurri gehiago

Ekhilur gertutik ezagutzeko aukera izan genuen larunbateko lantalde topaketan

Pasa den larunbatean, martxoak 13, urteko lehenengo lantalde topaketa egin genuen, berriro ere online; baina hurrengo topaketa presentziala izango denaren itxaropena galdu gabe, eta noski, elkar ‘sentitzeko’ gogoz. Topaketak iraun zituen bi ordutan zehar 16-20 lagun egon ginen guztira. Alex Lopezek, Goiener eta Ekhilurreko boluntarioak, diruaren historia eta txanpon mota ezberdinen inguruko aurkezpen bat egin zuen, ondoren Ekhilur irabazi asmorik gabeko kooperatibak gertuko ekonomia nola bultzatu nahi duen azaltzeko. Galdera erantzunen tartean hainbat gai atera ziren: Ekhilurren ordainketa sistema; kudeaketa;…

Irakurri gehiago

BERRIAk eta GOIENER Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute

BERRIA Taldeak eta Goiener Elkarteak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez elkarrenganako konpromezua berretsi dute, elkarrekin lan egiteko intentzioa azpimarratuz. Hitzarmena Erika Martinez Lizarraga Goienerreko ordezkariak eta Iban Arregi BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak sinatu dute Andoainen. Gauzak horrela, akordioan jaso dutenez, zenbait printzipio konpartitzen dituzte bi proiektuek. Hasteko, «harreman ekonomikoetan tokian tokiko eta bide laburreko interakzioak garatu eta sustatzea». Bigarrenik, pertsona erdigunean jartzen duen ekonomia ereduaren alde egiten dute biek. Azkenik, ingurumenaren ikuspegitik, kontsumo, merkataritza eta ekoizpen prozesu jasangarriak sustatzearen alde daude.…

Irakurri gehiago

Euskal Herriko basoen egoeraren inguruko hitzaldia hizpide urteko azkeneko Lantalde Topaketan

Goiener Elkartetik ez genuen urte arraro hau amaitu nahi azken Lantaldeen Topaketa bat egin gabe. Egoera bereziak aurten ez du bermatu beste topaketa antolaketarik urtarrilean Zornotzan presentzialki egin genuenaz geroztik. Horregatik, nahiz berriro ere presentzialki elkarrekin egoteko gogoz geunden, topaketa hauek online prestatu behar izan genituen. Topaketari hasera Lurgaia Fundazioaren hitzaldi batek eman zion, Aitziber Sarobek Euskal Herriko basoen egoeraren berri eman zigun. Hortik abiatuta bertaratutakoek basoberritzea, biomasa, komunitate energetikoak, herri txikien inguruko basoen ustiapena modu arrazionalean egiteko aukera, zuhaitz…

Irakurri gehiago

Labore Kooperatibak eta GOIENER Elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Bilboko Labore Kooperatibak eta Goiener Elkarteak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez elkarrenganako konpromezua berretsi dute, elkarrekin lan egiteko intentzioa azpimarratuz. Bai Labore, bai Goiener, irabazi asmorik gabeko entitateak dira; kontsumo ohituretan aldaketak bultzatzeko asmoa, elkartasuna, komunean lana, balioen arteko erlazio horizontala, komunitatearen logikatik kolaborazioa, parte-hartze soziala eta berrikuntza zibila bilatzen dutenak. Hortaz, biek dute transformazio sozialerako bokazioa eta beste erkidego-izaera duten entitate batzuekin batera lan egiteko asmoa, batez ere Kooperatibekin. Horregatik, aipaturiko transformazioa lortzeko helburu bezala elkartasuna duen elkar-lankidetza hartzen…

Irakurri gehiago