200 bolondres

goiener

IRSE Araba, Gizarteratzeko Institutuarekin lankidetza hitzarmena

2020ko uztailean, IRSE ARABA eta Goiener Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dugu, elkarrekin lan eginaz, pobrezia energetikoa bizi duten pertsona eta familien bizi kalitatea hobetzen laguntzeko. IRSE ARABAk, 40 urte baino gehiago daramatza gizarteratze eta hezkuntza programen bidez kolektiboei laguntzen. Bi erakundeok gizartea eraldatzeko bokazioa izanik, beste erakunde batzuekin batera lan egitea ezinbesteko ikusten dugu hau lortu ahal izateko. Interkooperazioaren bidez, elkartasuna, herritarren ongizatea eta guztion onerako ekarpenak jasoko dituen hitzarmena izango da, gure esperientziaren eta ezagutzaren esparruetan. IRSE ARABA eta…

Irakurri gehiago
Bisitatu ibilkari

Ibilkari, Donostia inguruetan ere autoa partekatzeko

Dakizuenez Goiener Elkarteak Eusko Car Sharing irabazi asmorik gabeko elkartearekin hitzarmen bat sinatua du. Eusko Car Sharing elkartearen ekimenetako bat Ibilkari izenekoa da. Goienerreko Mugikortasun bolondres taldetik, Donostian, auzoka autoa partekatzeko edo car sharing-a martxan jartzeko Ibilkari bultzatzen ari den ekimenaren berri eman nahi genizueke. Autoa noizbehinka erabiltzen duten pertsona, familia edo erakundeek aukera honen inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditugu. Bai eta, bizi garen ingurunerako zein gutako askorentzako, irtenbide eraginkor, ekologiko eta iraunkor baten aurrean gaudela sinistuta, ekimen honetan parte-hartzera…

Irakurri gehiago

Lodosako Ingurumen Jasangarritasunaren azoka bertan behera geratu da egungo osasun krisiaren ondorioz

2018az geroztik, Erriberako boluntario taldea 40/30/30 proiektua aurrera eramaten ari da Lodosako ikastetxeetan, Angel Martinez Baigorri ikastetxe publikoan, La Milagrosa ikastetxe kontzertatuan eta Ibaialde ikastolan. Proiektua efizientzia energetiko eta energia aurrezpenarekin lotuta dago, eta udalerriko aurrekontu parte hartzaileetan onartu zen 2018an. Denbora honetan zehar, energia azterketak egin dituzte ikastetxe bakoitzean eta aurrezpenaren %40 Garapenerako Lankidetzaren esparruko proiektu batera bideratuko da, %30 Lodosako Udalak erabakitzen dituen energia eraginkortasuneko eta aurrezpeneko ekintzetara bideratzen da, eta beste %30 ikasleek erabakitzen dituzten garapen akademikorako…

Irakurri gehiago
Artoa

Elikadura jasangarria izan daiteke

Artikulu hau sinatzen dugunok GoiEner-en bazkide gara, eta energiaren zentzuzko erabileran interesa izateaz gain, helburu bera lortu nahi dugu gure gizarteko beste oinarrizko baliabide batzuetarako ere, hala nola elikagaiak eta horien kudeaketa. Hainbat esperientziaren partaide garenez, erreportaje honetan elikagaiak kudeatzeko hainbat moduren eta bakoitzak dituen ondorio positiboen arteko zubia egingo dugu. Hala, gure kooperatibako gizarte-masari jakinarazi nahi diogu eskura ditugula industria-horniduraren alternatiba iraunkorragoak. Erreportaje honek gure bazkideen kezkak elikatzeko balio du. 25 herrialdetan dauden 1.125 sukaldarik osatzen dute “Alianza de…

Irakurri gehiago

Goienerrek EHUN taldeak otsailean antolatu dituen jardueretan parte hartu du Oñatin

Otsailaren 5ean, Oñatiko EHUN taldeak antolatuta “Goiener: energia burujabetza energetikoaren bidean” hitzaldian parte hartu dugu. Hile honetan zehar, beste eragile batzuek ere parte hartuko dute antolatu dituzten ekintzetan, hauen helburua, Euskal Errepublika eraikitzen joateko subiranotasuna ardatz duten proiektuak herrira ekarri eta biztanleak kontzientziatzea baita. Hitzaldi sortarekin amaituaz, Otsailaren 15ean, Oñatiko herriko plazan, eragile desberdinok stand-a jarri ditugu herritarrei informazioa helarazi eta proiektua ezagutarazteko. Bazenekien Goiener bolondres mugimendutik jaio zela 2012an? Gaur egun ere boluntarioek bere ekarpena egiten dute Goiener Taldean,…

Irakurri gehiago