Goiener proiektua Madagaskarren aurkeztu da
Joan den ekainean UPV/EHUko irakasle eta GOIENEReko bazkide fundatzaileetako bat den Olatz Azurzari Goiener proiektua Madagaskarren aurkezteko gonbitea luzatu zioten. Hori dela eta, irailaren 5ean Goiener Antananarivoko Unibertsitatean aurkeztu zen. Zer egiten dugun eta nola eta zergatik sortu ginen izan ziren bertaratuek bereziki jakin nahi izan zituztenak. Nolatan amaitu du Goienerren proiektua Madagaskarren? UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasle talde batek 3 urteko iraupena izan duen MADEEHI proiektuan parte hartu du, energiaren alorrean hain zuzen. Eta proiektuaren amaieran, etorkizunerako ortzi-muga adierazteko…