200 bolondres

goiener

Goiener-Bioterra

Goienerrek Bioterran parte hartu du erakusketari batekin eta hitzaldien bitartez

Asteburu honetan Bioterran parte hartzeko aukera izan dugu. Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka da eta aurten, ekainaren 7tik 9ra ospatu da Irungo Ficoban. 160 erakusketarien artean izan da Goiener, energia berriztagarrien inguruan zeresanik badugula erakusteko. Ostiral goizean goizetik jendetza ibili da azokan eta beti bezala, bertaratu diren bolondresek lana gogotik egin dute jendearen zalantzak eta galderak erantzunez. Alex Lópezek azpimarratu du, beraientzako motibazio “txute” moduko bat direla horrelako azokak, gehienbat pertsonak galdezka etortzen direnean.…

Irakurri gehiago

Energia aurreztea, bizitzagatik apustua. Eskoletatik hasten gara. 40/30/30 eredua

Erriberako bizilagun den Iker Martinezek eta Goiener Erribera taldeak,  Goienerreko Hezkuntza taldearen laguntzaz, Lodosako 2018ko Aurrekontu Partehartzaileetan proiektu berritzaile bat aurkeztu dute, hezkuntza eta ingurugiro gaien barnean. Proposamenak balorazio positiboa jaso du udal taldearengandik, horrez gain, Lodosako herritarren artean ere bozkatua izan da. Hori dela eta, aurten, 2019an, martxan jarriko da aurkeztutako proiektua herriko eskoletan. Proposamenak 40/30/30 izena du eta gaur egun martxan den 50/50 programaren eboluzioa da. Azken hau, Alemanian garatutako kontzeptua da, Hamburgoko eskoletan aplikatzen hasi zena 1994…

Irakurri gehiago
argia-jendea-goiener-hitzarmena

ARGIAk eta Goienerrek elkarlanean jarraitzeko asmoa berretsi dute

Jada bi urte pasa dira ARGIA Goienerreko bazkide egin zela eta energia berdea kontsumitzen hasi zela. Pausu hau energia burujabetzaren eta energia garbi eta berriztagarrien aldeko pausua izan zen. Eta orain, bi urteren bueltan, Goienerrek eta ARGIAk beste aurrera pausu bat eman dugu hitzarmen berri bat sinatuz. Hortaz, hitzarmen berri honi esker, biok elkar laguntzeko konpromezua hartzen dugu, bakoitzak bere esparruan bestearen izena indartu lezakela pentsatzen baitugu. Goinerren bat egiten dugu ARGIAk egiten duen kazetaritza independentearekin, euskara tresna bezala erabiltzen…

Irakurri gehiago

Janleku eredu berri baten aldeko manifestua

Goiener Elkarteak erabaki du bat egitea eskolako janleku eredu berri baten aldeko manifestuarekin. Manifestu hau bultzatzen du Gure Platera Gure Aukera plataformak, zeina EHIGE, Euskadiko ikasleen guraso konfederazioak eta Veterinarios Sin Fronteras taldeek osatzen bait dute. Elikagaien inguruan Gure Platera Gure Aukera plataformarekin helburu asko ditugu amankomunean; jaten duguna gara (osasuna), ohitura egokiak hartzeko garrantzia, ingurugiroarekiko kontzientzia izatea, elikagaien jatorriarekin eta gertukoak diren gauzekin. Gure balio erantsia, Goienerretik dakiguna da, egungo elikadura ereduak suposatzen duen espoliazioa, amaituko den energia fosilean…

Irakurri gehiago

Aldaketa klimatikoaren kontrako ikasle greba babesten dugu

ALDAKETA KLIMATIKOAREN KONTRA “FRIDAYS FOR FUTURE” MUGIMENDUA: MARTXOAREN 15 IKASLEEN GREBA Beroketa globalak eta klima aldaketak dakarten hondamendia dela eta mundu osoko ikasle eta gazteen jarrera eta erantzun eredugarria ikusirik, “Fridays for Future” mobilizazioren ondoren Martxoaren 15ean konbokatu duten grebaren aurrean: 1. Goiener Elkarteak bat egiten du mugimendu honekin, honako arrazoi hauek direla medio: politikoen arduragabekeria salatu beharra. eraginak nabariak eta bistakoak izatea (beroketa eta metereologia kezkagarria). gaixotasunen eta izurriteen hedatze nabaria. gatazkak nonahi zabaltzea erregai edota ura dela medio.…

Irakurri gehiago