200 bolondres

Sailkatu gabeak

Ikasturte berria hasi da

Oporrek indarberriturik, joran handiz ekin diogu lanari GoiEnerreko boluntariook. Ikasturte honek erronka zaharrak eta berriak dakartza eredu energetikoa aldatu nahi dugunontzat. Gure Gipuzkoako lagunek, dagoeneko, berrabiatu dute Infogunea Amarako Emausen Ekoshopean. Bertan harrera egingo dizuete ostegunero 17:30etik 19:30era. Gainera, ikasturte honetako boluntarioen lehenengo bilera antolatzen hasi dira. Nafarroan, berriz, bazkideen bilera egingo da urrian, eta ondo atontzeko prestaketetan hasi dira. Arabako kideek Lakuan zabaldu berri den egoitza berria margotzen eta txukuntzen eman dute uda. Orain bertan egin beharrekoak adosten ari…

Irakurri gehiago

Eramangarri birziklatuak Goienerrerako

Kontsumismo irrazionalak bizitzeko ereduak ezartzen dizkigun garai hauetan, badira objetuen berrerabilpena bultzatzen duten ekinbideak. Goienerren eramangarrien beharra genuela eta Reciclanetekin jarri ginen harremanetan. Erabilitako ordenagailuei bizitza berri bat ematen diete software librea istalatuz, prezio benetan lehikorretan. Eta garrantzitsuena dena, hondakin elektroniko gutxiago sortzen laguntzen dute. Lau eramangarri erosi ditugu Reciclanetekoen PClagun dendan. Bana lurralde talde bakoitzeko. Intel Core 2 Duo, 2 GB RAM memoria, 120 GB-eko disko gogorra, 13″, 14″ eta 15″-ko pantailak dituzte. Bolondresek infogune, hitzaldi eta azoketan dituzten…

Irakurri gehiago

Goienerren giza-baliabideek ezartzen dute aldea

Ia 5.000 bazkiderekin, 100 boluntario baino gehiagorekin eta 8 langile-bazkiderekin giza-baliabideek aldea ezartzen dute Goienerren. Iaz Goiener Elkartea osatu zen, Goienerren proiektua bermatu eta egungo eredu energetikoa aldatzen laguntzeko helburuak zituela. Goiener Elkarteak Goienerren proiektua sustatzeko aisialdiaren zati bat eskaintzen dugun 100 boluntario baino gehiagoren lana egituratu eta bermatzen du. Lan hori, besteak beste, infoguneetako arreta eta informazioa ematean, hitzaldi, feria eta jardunaldietan parte hartzean, metering ekintzetan, energiarekin zerikusirik daukaten auzietan (pobretasun energetikoa kasu) laguntzean eta abarretan gauzatzen da. Joan…

Irakurri gehiago

Goiener Elkarteak izena eman du Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erroldan

2015eko abuztuaren 25ean eman zuen izena GOIENER ELKARTEAk Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erroldan. Derrigorrezko administrazio-espediente bat besterik ez izan arren, albistea alaitasun haundiz hartu zuten Goiener Elkarteko bolondresek, zeinen eguneroko lanari esker Goiener Elkartea errealitate bat bilakatu bait da. Legezko onarpena suposatzen du, proiektu zirraragarri hau garatzen hasteko. Hau ez da erakundea martxan jartzeko hartutako urrats bat baino. Bide burokratikoarekin batera barne antolakuntzan lan egin da: bolondresen errolda, hauen seguruak, parte-hartze, gardentasun eta zeharkakotasun haundiagoak emango dituen metodologia… Helburu berdinak…

Irakurri gehiago

Goiener eta Albaolaren arteko lankidetza hitzarmena

GoiEner eta Albaolaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu da Albaola Itsas Kultur Faktorian. Albaolak eta GoiEnerrek interes berdina partekatzen dute basoetako jasangarritasunaren azterketan eta basoberritzearekin lotutako egitasmoen garapenaren ikerketan. Gaur, bi elkarteen harremanaren ospakizun sinbolikoa egiteko, Albaolara gerturatu dira GoiEner elkarteko ia 30 lagun. Trintxerpetik itsasontziz iritsi dira eta XVI. mendeko historian murgildu eta gero, arotzen eskulana adi jarraitu ondoren, San Juan baleontziaren egituraren barruan hitzarmena sinatu dute. Argazkian Xabier Agote, Albaolako lehendakaria, Maria Dolores Martinez, GoiEner Elkarteko lehendakaria, Juan Esteban…

Irakurri gehiago