Sorting by

×

Kategoria: Sailkatu gabeak

  • «Arabako Mendiak Aske» manifestua babesten dugu

    «Arabako Mendiak Aske» manifestua babesten dugu

    Nafarroan gertatzen den bezala Araban ere beste lau eoliko-proiektu erraldoi proposatu dira, kasu honetan Eusko Jaurlaritzaren energia-agentziak –EEEk– (% 40) eta Iberdrolak (% 60) osatutako Aixeindar sozietatearen bidez: Azazetan, Iturrietako mendietan, Arkamon eta Labrazan. Proiektu horiek, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (128/2019 Dekretua, uztailaren 30ekoa), foru-, autonomia- eta Europako ingurumen-arloko araudi espezifiko ugariren…

  • Nafarroako mega-proiektuen aurrean luzamendua babesten dugu

    Nafarroako mega-proiektuen aurrean luzamendua babesten dugu

    Azken hilabeteetan berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko proiektu berri ugari tramitatzen ari dira Nafarroan: Erribera, Lesaka, Lizarra (Urbasa-Andia), Lizoain-Arriasgoiti, Esteribar, Olaibarre, Ezkabarte, Eguesko Harana, Anotzibar, Erdialdeko Eremuko (Orbaibar, Uxue, Murelu Hautsi, Tafalla, Artaxoa) herrietako parke eolikoak eta eguzki-poligonoak Erreniagan, Erriberrin,… ahaztu gabe Erribera osoan han-hemenka egin nahi dituztenak. Proiektuok, dituzten dimentsioak ikusita, eragin larria izango…

  • Ekhilur gertutik ezagutzeko aukera izan genuen larunbateko lantalde topaketan

    Ekhilur gertutik ezagutzeko aukera izan genuen larunbateko lantalde topaketan

    Pasa den larunbatean, martxoak 13, urteko lehenengo lantalde topaketa egin genuen, berriro ere online; baina hurrengo topaketa presentziala izango denaren itxaropena galdu gabe, eta noski, elkar ‘sentitzeko’ gogoz. Topaketak iraun zituen bi ordutan zehar 16-20 lagun egon ginen guztira. Alex Lopezek, Goiener eta Ekhilurreko boluntarioak, diruaren historia eta txanpon mota ezberdinen inguruko aurkezpen bat egin…

  • BERRIAk eta GOIENER Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute

    BERRIAk eta GOIENER Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute

    BERRIA Taldeak eta Goiener Elkarteak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez elkarrenganako konpromezua berretsi dute, elkarrekin lan egiteko intentzioa azpimarratuz. Hitzarmena Erika Martinez Lizarraga Goienerreko ordezkariak eta Iban Arregi BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak sinatu dute Andoainen. Gauzak horrela, akordioan jaso dutenez, zenbait printzipio konpartitzen dituzte bi proiektuek. Hasteko, «harreman ekonomikoetan tokian tokiko eta bide laburreko interakzioak garatu…

  • Euskal Herriko basoen egoeraren inguruko hitzaldia hizpide urteko azkeneko Lantalde Topaketan

    Euskal Herriko basoen egoeraren inguruko hitzaldia hizpide urteko azkeneko Lantalde Topaketan

    Goiener Elkartetik ez genuen urte arraro hau amaitu nahi azken Lantaldeen Topaketa bat egin gabe. Egoera bereziak aurten ez du bermatu beste topaketa antolaketarik urtarrilean Zornotzan presentzialki egin genuenaz geroztik. Horregatik, nahiz berriro ere presentzialki elkarrekin egoteko gogoz geunden, topaketa hauek online prestatu behar izan genituen. Topaketari hasera Lurgaia Fundazioaren hitzaldi batek eman zion, Aitziber…

  • Labore Kooperatibak eta GOIENER Elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

    Labore Kooperatibak eta GOIENER Elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

    Bilboko Labore Kooperatibak eta Goiener Elkarteak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez elkarrenganako konpromezua berretsi dute, elkarrekin lan egiteko intentzioa azpimarratuz. Bai Labore, bai Goiener, irabazi asmorik gabeko entitateak dira; kontsumo ohituretan aldaketak bultzatzeko asmoa, elkartasuna, komunean lana, balioen arteko erlazio horizontala, komunitatearen logikatik kolaborazioa, parte-hartze soziala eta berrikuntza zibila bilatzen dutenak. Hortaz, biek dute transformazio…