200 bolondres

Sailkatu gabeak

Bisitatu ibilkari

Ibilkari, Donostia inguruetan ere autoa partekatzeko

Dakizuenez Goiener Elkarteak Eusko Car Sharing irabazi asmorik gabeko elkartearekin hitzarmen bat sinatua du. Eusko Car Sharing elkartearen ekimenetako bat Ibilkari izenekoa da. Goienerreko Mugikortasun bolondres taldetik, Donostian, auzoka autoa partekatzeko edo car sharing-a martxan jartzeko Ibilkari bultzatzen ari den ekimenaren berri eman nahi genizueke. Autoa noizbehinka erabiltzen duten pertsona, familia edo erakundeek aukera honen inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditugu. Bai eta, bizi garen ingurunerako zein gutako askorentzako, irtenbide eraginkor, ekologiko eta iraunkor baten aurrean gaudela sinistuta, ekimen honetan parte-hartzera…

Irakurri gehiago

Lodosako Ingurumen Jasangarritasunaren azoka bertan behera geratu da egungo osasun krisiaren ondorioz

2018az geroztik, Erriberako boluntario taldea 40/30/30 proiektua aurrera eramaten ari da Lodosako ikastetxeetan, Angel Martinez Baigorri ikastetxe publikoan, La Milagrosa ikastetxe kontzertatuan eta Ibaialde ikastolan. Proiektua efizientzia energetiko eta energia aurrezpenarekin lotuta dago, eta udalerriko aurrekontu parte hartzaileetan onartu zen 2018an. Denbora honetan zehar, energia azterketak egin dituzte ikastetxe bakoitzean eta aurrezpenaren %40 Garapenerako Lankidetzaren esparruko proiektu batera bideratuko da, %30 Lodosako Udalak erabakitzen dituen energia eraginkortasuneko eta aurrezpeneko ekintzetara bideratzen da, eta beste %30 ikasleek erabakitzen dituzten garapen akademikorako…

Irakurri gehiago

Goienerrek EHUN taldeak otsailean antolatu dituen jardueretan parte hartu du Oñatin

Otsailaren 5ean, Oñatiko EHUN taldeak antolatuta “Goiener: energia burujabetza energetikoaren bidean” hitzaldian parte hartu dugu. Hile honetan zehar, beste eragile batzuek ere parte hartuko dute antolatu dituzten ekintzetan, hauen helburua, Euskal Errepublika eraikitzen joateko subiranotasuna ardatz duten proiektuak herrira ekarri eta biztanleak kontzientziatzea baita. Hitzaldi sortarekin amaituaz, Otsailaren 15ean, Oñatiko herriko plazan, eragile desberdinok stand-a jarri ditugu herritarrei informazioa helarazi eta proiektua ezagutarazteko.

Irakurri gehiago
Berdeago-Nature

Goiener Taldeak Berdeago Nature azokan parte hartu du Durangon

Otsailaren 8 eta 9an Berdeago Nature azokan izan ginen, Durangon, Landako Gunean. Bizimodu iraunkorrago baterako alternatibak sustatzea da azokaren helburua. Urtero bezala, Goiener Taldeko standean energia berriztagarria kontsumitu eta sortzeko interesa duten pertsona orori helarazi diogu informazioa. Gaur egun Goiener Taldeak eskaintzen dituen zerbitzu desberdinek harrera ederra jaso bazuten ere, interes handiena piztu duen gaia autokontsumoa izan da. Sorkuntzako (Nafarkoop) proiektuak ezagutzera emateko, igandean, hitzaldia eman genuen «Energia berriztagarrien sorkuntza proiektuak» lelopean. Goiener Taldearen eskutik, eskerrak eman nahi dizkiegu gerturatutako guztiei, baita,…

Irakurri gehiago

Goiener COP25en 1. zatia (Madril)

Artikulu honekin hasera emango diogu pasa den hilean Madril eta Txileko Santiagon egindako COP25 konferentziaren inguruko artikulu serie bati. Goiener Elkartetik bietara ordezkariak bidaltzeko aukera izan genuen. Beraiek bizitako esperientziak ekarri ditugu. Lehen honetan Santiago Ochoa de Eribek Madrilen bizitakoa jaso dugu. COP25. Kronika bat gehiago Egilea: Santiago Ochoa de Eribe. Jakina denez, Alderdien 25. Konferentzia (COP) MADRILEN egin zen abenduaren 2tik 13ra. Komunikabide guztietan ikusi dugu eta, amaitu ondoren, porrotaz hitz egiten da. GOIENERek, RESCOOP.EUren bidez, Eremu Urdinean parte…

Irakurri gehiago