Mugikortasunaren Astea hainbat hitzaldirekin ospatuko dugu Goienerren
Dagoeneko iritsi zaigu iraila, eta honekin batera ikasturte hasierak dakartzan hainbat berri eta ekintza. Baina momentuz ez dizkizuegu guztiak aurreratuko! Irailaren 16an hasi eta 22 arte, Mugikortasun Astea ospatuko da Europa guztian eta Goiener Elkarteko Mugikortasun Taldeak gaiarekin lotutako hainbat hitzaldi informatibo antolatu ditu egun hauetan. Iaz Goienerreko bazkideak mugikortasun iraunkorraren inguruan dituzten nahiak eta beharrak ezagutzeko inkesta bat burutu zen, izan ere, gaiak interes handia pizten du bazkideen artean. Beraz, galdetegietan jasotako datuak helarazteaz gain, etorkizunean aurrera eraman daitezkeen hiru egitasmo…