Sorting by

×

Lege oharra

1. Webgunearen titularraren identitatea

Webgunea Goiener ELKARTEA (IFK: G75133488) sozietatearen jabetzakoa da; sozietatea Euskadiko Kooperatiben Erregistroan erregistratuta dago. Edozein jakinarazpen edo komunikazio egiteko, hauek dira webgune honen jabearen helbidea eta posta elektronikoa: Mallutz 18, behea, 20.240 Ordizia; info(ARROBA)goienerelkartea.org

2. Erabilera-baldintzak onartzea

Webgune hau erabiliz gero, nabigatzailea pertsona fisikoa nahiz juridikoa izan ERABILTZAILEA izango da; horrenbestez, hurrengo lerroetan adierazitako zehaztapen eta baldintzei atxikiko zaie.

Ondorio guztietarako, webgunean sartzean erakusten den bertsioan jasotako zehaztapenak eta baldintzak hartuko dira aintzat.

ERABILTZAILEARI gomendatzen zaio, eskainitako zerbitzuak erabiltzen hasi aurretik, hurrengo lerroetan xehatu diren zehaztapenak eta baldintzak arretaz irakurtzea.

Era berean, webgune honen bidez zenbait zerbitzutan sartzeko, baliteke haren baldintza partikularrak onartu behar izatea; baldintza horiek, kasua-kasuan, baldintza orokor hauek osatu eta/edo aldatu ditzakete.

Beraz, gure zerbitzuetan sartu eta/edo horiek erabili aurretik, ERABILTZAILEAK arretaz irakurri behar ditu kasuan kasuko baldintza partikularrak. Erabilera-baldintzak onartzen ez badira, ezingo da ez webgune honetan dauden zerbitzuetan sartu, ez zerbitzu horiek erabili.

Erabilera-baldintza hauek webgunearen erabilera orokorra arautzen dute, ERABILTZAILEARI eragiten dion aldetik; erabiltzaileak baldintza horiek irakurri eta inprimatu ditzake.

Webgunearen titularrak eskubidea du, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe, webgune honetan dauden edukiak, zerbitzuak eta informazioak aldatzeko edo kentzeko, bai eta webgunean aplika daitezkeen zehaztapenak eta baldintzak mugatzeko edo baliogabetzeko ere.

3. Webguneko edukien jabetza intelektuala

Legezko testu honen edukia, goiener.com webguneko gainerako eduki guztiak bezala (testuak, irudiak, etab.), Creative Commons lizentzia baten babespean dago: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 International.

Goiener, S. Coop. Sozietatearen webgunea lizentzia honen eraginpean dago: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 International License.

4. Webgunean sartzea

Gure webgunean edozein ERABILTZAILE sar daiteke, era librean eta doan. Guri ematen dizkiguzuen datu pertsonalak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoan araututakoaren arabera tratatuko dira beti.

5. Webgunearen erabilera zuzena

ERABILTZAILEAK konpromisoa hartzen du webgunea, edukiak eta zerbitzuak Legearen arabera erabiltzeko, ohitura egokiekin eta ordena publikoa betez.

ERABILTZAILEAK agintzen du konpromiso hauek beteko dituela:

  • Ez ditu erabiliko webgunea bera edo webgunearen bidez ematen diren zerbitzuak helburu edo ondorio bidegabeekin edota lege-ohar honen edukiaren aurka, hirugarrenen interes edo eskubideei kalteak sortzeko, edo, nolabait, webgunea edo webgunearen zerbitzuak kaltetzeko edo hondatzeko, erabilezin uzteko, edo beste erabiltzaileei webgunea modu egokian erabiltzea eragozteko.
  • Ez ditu suntsituko, aldatuko, erabilezin bihurtuko edo, beste nolabait, kaltetuko webguneko datuak, programak, dokumentu elektronikoak edo bestelakoak.
  • Ez du sartuko programa, birus, makroagindu, miniaplikazio edo bestelako gailu logiko edo karaktere-sekuentziarik, webgunearen arduradunaren, bigarren edo hirugarrenen sistema informatikoetan edozein aldaketa-mota eragiten dutenak edo eragin dezaketenak.
  • Behar bezala erabiliko ditu informazioak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu- eta/edo irudi-fitxategiak, argazkiak, grabazioak, softwarea eta, oro har, webgunearen bidez edo webgunearen zerbitzuen bidez erabil daitekeen edozein material-mota.
  • Ez du izango sexu, arraza, erlijio, sinesmen, adin edo edozein baldintzagatiko jokabide, jarrera edo ideia diskriminatzailerik.

Era berean, webgunearen arduradunak, edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe, webgunean eta/edo webgunearen zerbitzuetan sartzeko baimena ukatu edo kendu diezaieke baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten ERABILTZAILEEI.

6. Erantzunkizun-erregimena

Gai hauek ez dira webgunearen arduradunaren erantzukizuna izango, ez zuzenean ez subsidiarioki:

  • Zerbitzuaren kalitatea, webgunean sartzeko abiadura, funtzionamendu egokia, eta webgunearen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna.
  • Zerbitzu-etenak, atzerapenak, hutsegiteak, webgunearen funtzionamendu okerra eta, oro har, webgunearen arduradunaren kontrolpetik kanpo dauden arrazoiek eragindako arazo guztiak.
  • ERABILTZAILEAREN jarduera engainagarria edo haren erruz gertatutakoa, eta/edo ezinbestean gertatutako arrazoiek eragindakoa. Zeinahi izanda ere horren arrazoia.
  • Zuzeneko edo zeharkako kalteak, sortutako kalteak eta/edo lortu gabeko irabaziak.
  • Hirugarrenen edukiak eta iritziak, hirugarrenen webguneetan webgune honetako esteken edo bilatzailearen bidez sartzen direnetan dagoen informazioa.
  • ERABILTZAILEEN ekipamenduetan sor daitezkeen kalteak, webgune honetan nabigatzean edo nabigatze horren ondoriozko beste edozein kalte dela-eta ekipamenduan sar daitezkeen birus informatikoek eragindakoak.
  • Legea, oro har onarturiko morala eta ohitura egokiak, edota ordena publikoa ez betetzea, edukiak transmititu, zabaldu, gorde, eskura jarri, hartu, lortu edo horietan sartzearen ondorioz.
  • Transmititutako, zabaldutako, gordetako edo eskura jarritako edukien akats eta hutsune guztiak, edukiak ez eguneratzea, eduki horien zehaztasun falta, eta, hala badagokie, kalitate zientifikoaren falta.

Horrez gain, arduradunak ez du bermatzen webgunean eta zerbitzarian birusik ez egotea, eta ez da egiten webgunera sartzeagatik edo ezin sartu izateagatik sor daitezkeen kalteen erantzule.

Arduradunak webguneko zerbitzuak eta edukiak aldi batez eten ditzake, webgunearen mantentze-, hobekuntza- eta konpontze-lanak egiteko; horrelakoetan, ERABILTZEARI ez dio inolako kalte-ordainik eman beharko.

7. Publizitatea

Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoaren legean aratutakoa betez, posta elektronikoari dagokion politika izango da ERABILTZAILEAK berak eskatutako komunikazioak soilik bidaltzea. Mezu hauek posta elektronikoz jaso nahi ez badituzu, helbide elektroniko honetara jo dezakezu: info(ARROBA)goienerelkartea.org

8. Legedi aplikagarria eta eskumen judiziala

Baldintza hauek euskaraz daude, eta indarrean den Espainiako legedia betetzen dute. Goiener Elkarteari dagokion auzi edo gai oro Euskal Arbitraje Gorteak (Portuetxe 61, 3.a, 20.018 Donostia; Tel: 943471143; Faxa 943471112; posta elektronikoa: cortevascaarbitraje@leyprocesal.com) zuzendutako ekitateko arbitrajearen bidez konponduko dira, haren arbitraje-erregelamenduan jasotakoaren arabera..