BERRIAk eta GOIENER Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute
BERRIA Taldeak eta Goiener Elkarteak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez elkarrenganako konpromezua berretsi dute, elkarrekin lan egiteko intentzioa azpimarratuz. Hitzarmena Erika Martinez Lizarraga Goienerreko ordezkariak eta Iban Arregi BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak sinatu dute Andoainen. Gauzak horrela, akordioan jaso dutenez, zenbait printzipio konpartitzen dituzte bi proiektuek. Hasteko, «harreman ekonomikoetan tokian tokiko eta bide laburreko interakzioak garatu eta sustatzea». Bigarrenik, pertsona erdigunean jartzen duen ekonomia ereduaren alde egiten dute biek. Azkenik, ingurumenaren ikuspegitik, kontsumo, merkataritza eta ekoizpen prozesu jasangarriak sustatzearen alde daude.…