Lodosako Ingurumen Jasangarritasunaren azoka bertan behera geratu da egungo osasun krisiaren ondorioz
2018az geroztik, Erriberako boluntario taldea 40/30/30 proiektua aurrera eramaten ari da Lodosako ikastetxeetan, Angel Martinez Baigorri ikastetxe publikoan, La Milagrosa ikastetxe kontzertatuan eta Ibaialde ikastolan. Proiektua efizientzia energetiko eta energia aurrezpenarekin lotuta dago, eta udalerriko aurrekontu parte hartzaileetan onartu zen 2018an. Denbora honetan zehar, energia azterketak egin dituzte ikastetxe bakoitzean eta aurrezpenaren %40 Garapenerako Lankidetzaren esparruko proiektu batera bideratuko da, %30 Lodosako Udalak erabakitzen dituen energia eraginkortasuneko eta aurrezpeneko ekintzetara bideratzen da, eta beste %30 ikasleek erabakitzen dituzten garapen akademikorako…