200 bolondres

Energia garbiak sustatzen ditugu

Gertuko komunitate energia eta autokontsumoa

Pertsonen energian sinesten dugu

Gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu duen elkarte bat gara. Sentsibilizazio- eta trebakuntza-lanak egiten ditugu aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren arloan.

Goiener Elkartea, Argindarra Herriarendako

Gure helburuak

Gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu duen elkarte bat gara. Sentsibilizazio- eta trebakuntza-lanak egiten ditugu aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren arloan.
Info gehiago

Hasi bidaia gurekin, parte hartu

Gure proiektua gustokoa baduzu eta gauzak aldatzeko momentua dela uste baduzu, Elkartea laguntzeko era ezberdinak daude. Bazkide egin zaitezke edo dohaintza bat egin dezakezu.

Lan Taldeak

«Jende txiki askok leku txikietan gauza txikiak eginez mundua alda dezakete» (Eduardo Galeano). Edozein lekutik, edozein arlotan lagun dezakezu. Garrantzitsuena gogoa izatea da. Ezagutu gure lantalde guztiak eta animatzen bazara, izena eman.

Goienerrek EHUN taldeak otsailean antolatu dituen jardueretan parte hartu du Oñatin

Otsailaren 5ean, Oñatiko EHUN taldeak antolatuta “Goiener: energia burujabetza energetikoaren bidean” hitzaldian parte hartu dugu. Hile honetan zehar, beste eragile batzuek ere parte hartuko dute antolatu dituzten ekintzetan, hauen helburua, Euskal Errepublika eraikitzen joateko subiranotasuna ardatz duten proiektuak herrira ekarri eta biztanleak kontzientziatzea baita. Hitzaldi sortarekin amaituaz, Otsailaren 15ean, Oñatiko herriko plazan, eragile desberdinok stand-a jarri ditugu herritarrei informazioa helarazi eta proiektua ezagutarazteko.

Irakurri gehiago
Berdeago-Nature

Goiener Taldeak Berdeago Nature azokan parte hartu du Durangon

Otsailaren 8 eta 9an Berdeago Nature azokan izan ginen, Durangon, Landako Gunean. Bizimodu iraunkorrago baterako alternatibak sustatzea da azokaren helburua. Urtero bezala, Goiener Taldeko standean energia berriztagarria kontsumitu eta sortzeko interesa duten pertsona orori helarazi diogu informazioa. Gaur egun Goiener Taldeak eskaintzen dituen zerbitzu desberdinek harrera ederra jaso bazuten ere, interes handiena piztu duen gaia autokontsumoa izan da. Sorkuntzako (Nafarkoop) proiektuak ezagutzera emateko, igandean, hitzaldia eman genuen «Energia berriztagarrien sorkuntza proiektuak» lelopean. Goiener Taldearen eskutik, eskerrak eman nahi dizkiegu gerturatutako guztiei, baita,…

Irakurri gehiago

Goiener COP25en 1. zatia (Madril)

Artikulu honekin hasera emango diogu pasa den hilean Madril eta Txileko Santiagon egindako COP25 konferentziaren inguruko artikulu serie bati. Goiener Elkartetik bietara ordezkariak bidaltzeko aukera izan genuen. Beraiek bizitako esperientziak ekarri ditugu. Lehen honetan Santiago Ochoa de Eribek Madrilen bizitakoa jaso dugu. COP25. Kronika bat gehiago Egilea: Santiago Ochoa de Eribe. Jakina denez, Alderdien 25. Konferentzia (COP) MADRILEN egin zen abenduaren 2tik 13ra. Komunikabide guztietan ikusi dugu eta, amaitu ondoren, porrotaz hitz egiten da. GOIENERek, RESCOOP.EUren bidez, Eremu Urdinean parte…

Irakurri gehiago

Faktura Elektriko tailerra Antzuolan

Goienerreko Debagoienako talde bolondresak, Antzuolako Jubilatu eta Pentsionisten Elkartean, Faktura Elektrikoa ulertzeko tailerra eskaini die bertako kideei. «Azken urteetan energia merkaturatzaileek egin dituzten kanpaina eskasen ondorio kaltegarriak jasaten ari gara gutako asko, behar ez ditugun zerbitzu eta produktuak kontratatuta izanik». Honetaz aparte, gizartean pobrezia energetikoa ohiko bihurtu denez, egoeraren aurka borroka egin nahi du Debagoienako taldeak. Hitzaldiaren ostean, bakoitzak bere faktura ulertu eta errespetuzko erlazioa erakutsiko duen kontratuak nolakoa izan beharko lukeen argitzeko espazioa izan dute gerturaturiko kideek. Pertsona bakoitzari…

Irakurri gehiago
mugarik-gabe-hitzaldiak

Espainiako Transnazionalen lanen ondorio sozioekologikoak Mexikon eta Guatemalan ezagutzeko aukera izan dugu

Mugen Gainetik, garapenerako GKE erakundeak, Espainiako transnazional batzuen lanak Mexikon eta Guatemalan eragiten dituzten ondorio sozioekologikoak eta gatazkak ezagutzera emateko 3 hitzaldi antolatu dituzte azaroan zehar, Donostia, Hernani eta Lasarten. Transnazionalak herrialde horietan ezartzearen ondorioz, bertako indigenei ingurumen arloan, gizarte arloan eta politika arloan eskubideak urratu dizkietela elkarbanatu dute. Kapitalaren boterea, botere soziala menderatzen ari da eta energia eredu jasanezin horiek, ingurumenean eta gizartean ondorio bortitzak ekartzen ari ditu leku desberdinetara. Hitzaldietan Mexiko eta Guatemalako emakumeez gain, Goienerrek ere presentzia…

Irakurri gehiago