Berdintasun plana partekatu dugu Talde Lokalekin, hausnarketarako denbora izanik
Urrian zehar 5 tailer parte-hartzaile egin ditugu Talde Lokalekin, Goienerren lantzen ari garen lehenengo Berdintasun Planaren inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko eta informazioa biltzeko ere. Prozesu honek EMAKUNDE-EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAren finantzazioa jaso du, eta lanketa errazteko Equipare kooperatibaren (REAS Euskadi) kanpoko laguntza izan dugu. Tailer hauetan kooperatibaren antolaketa-kulturaren alderdi batzuk aztertu nahi izan ditugu eta nagusiki hiru gairi buruz eztabaidatu dugu: Goienerren egiten ditugun zeregin edo ekintzek zein onarpen duten aztertu dugu, hau da, zeintzuk dira ikusgarritasun eta ospe handiena dutenak eta aldiz,…