Energiaren Astean, Ekonomia Eraldatuz eta AlternatiBatun parte hartu dugu ekaina mugitu honetan
Elkartean sasoi onean egon gara ekaineko hilabete honetan eta ekintza ezberdinetan parte hartu dugu Goienerren filosofia Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetara eramanez. Hortaz, ekainaren 19 eta 20an Errenterian izan gara Energiaren Astearen baitan burutu diren ekintzetan parte hartzeko. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea da besteak beste, herritarrek beren kabuz, egunerokotasunean, energia erabilera egokiaren alde jardun ahal izateko eta ingurumen kontzientzia handiagotzeko. Errenteriarrek 2020. urterako 2007an baino %20,16 CO2 gas isurketa gutxiago egitea helburu dute, Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren…