200 bolondres

Energia garbiak sustatzen ditugu

Gertuko komunitate energia eta autokontsumoa

Pertsonen energian sinesten dugu

Gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu duen elkarte bat gara. Sentsibilizazio- eta trebakuntza-lanak egiten ditugu aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren arloan.

Goiener Elkartea, Argindarra Herriarendako

Gure helburuak

Gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu duen elkarte bat gara. Sentsibilizazio- eta trebakuntza-lanak egiten ditugu aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren arloan.
Info gehiago

Hasi bidaia gurekin, parte hartu

Gure proiektua gustokoa baduzu eta gauzak aldatzeko momentua dela uste baduzu, Elkartea laguntzeko era ezberdinak daude. Bazkide egin zaitezke edo dohaintza bat egin dezakezu.

Lan Taldeak

«Jende txiki askok leku txikietan gauza txikiak eginez mundua alda dezakete» (Eduardo Galeano). Edozein lekutik, edozein arlotan lagun dezakezu. Garrantzitsuena gogoa izatea da. Ezagutu gure lantalde guztiak eta animatzen bazara, izena eman.

Aldaketa klimatikoaren kontrako ikasle greba babesten dugu

ALDAKETA KLIMATIKOAREN KONTRA “FRIDAYS FOR FUTURE” MUGIMENDUA: MARTXOAREN 15 IKASLEEN GREBA Beroketa globalak eta klima aldaketak dakarten hondamendia dela eta mundu osoko ikasle eta gazteen jarrera eta erantzun eredugarria ikusirik, “Fridays for Future” mobilizazioren ondoren Martxoaren 15ean konbokatu duten grebaren aurrean: 1. Goiener Elkarteak bat egiten du mugimendu honekin, honako arrazoi hauek direla medio: politikoen arduragabekeria salatu beharra. eraginak nabariak eta bistakoak izatea (beroketa eta metereologia kezkagarria). gaixotasunen eta izurriteen hedatze nabaria. gatazkak nonahi zabaltzea erregai edota ura dela medio.…

Irakurri gehiago

Plan estrategikoa partehartzetik lantzeko topaketak, Gasteizen

Goienerren helburuetako bat eredu energetikoa gizartearen partehartzetik eraldatzea izanik, gainontzeko urteetako helburuak lantzeko espazioa izan da Otsailen 23an, Gasteizen. Deialdia Goienerreko bolondres guztiei luzatu zaie. Lehenik eta behin, plan estrategikoa burutu duen komiteak, proposamenak eta nondik norakoa azaldu dituzte bertaratutako guztiak informatuta egoteko. Ostean, proposamenen gainean eraiki, ideiak berriak mahigaineratu eta interesgarrienak identifikatzeko aukera izan dute partehartzaileek. Elkarlanetik jaso diren proposamen guztiak batu eta azken bertsioa landuko da Maiatzaren 18an Asanblada Orokorran aurkezteko.

Irakurri gehiago

Faktura Elektriko tailerra Aretxabaletan eta Donostian

Goienerreko Debagoenako talde bolondresak, Aretxabaletako Jubilatu eta Pentsionisten Elkartean, Basotxon, Faktura Elektrikoa ulertzeko tailerra eskaini die bertako kideei. «Azken urteetan energia merkaturatzaileek egin dituzten kanpaina eskasen ondorio kaltegarriak jasaten ari gara gutako asko, behar ez ditugun zerbitzu eta produktuak kontratatuta izanik». Honetaz aparte, gizartean pobrezia energetikoa ohiko bihurtu denez, egoeraren aurka borroka egin nahi du Debagoienako taldeak. Hitzaldia emateaz aparte, bakoitzak bere faktura ulertu eta errespetuzko erlazioa erakutsiko duen kontratuak nolakoa izan beharko lukeen argituko duen informazio gune bat ere…

Irakurri gehiago

Berdeago Nature azokan izan da Goiener

Otsailaren 9 eta 10ean Berdeago Nature azokan izan ginen, Durangon Landako Gunean. Urtero bezala, Goiener Taldeko stand-a jarri genuen gerturatu zitzaigun orori informazioa helarazteko. Goiener merkaturatzaileaz aparte, Sorkuntzako (Nafarkoop) proiektuak indartu nahi izan genituen. Honetarako igandean arratsaldeko 17:00 hitzaldia eman genuen «Herritarren partehartzea energia berriztagarrien sorkuntzan» lelopean. Azokako antolakuntzak helarazi duen informazioari dagokionez 8.735 bisitari gerturatu ziren Landakora. Goiener Taldearen eskutik, eskerrak eman nahi dizkiegu gerturatutako guztiei, baita, stand-ean parte hartu zuten bolondres eta langileei.

Irakurri gehiago