Txispaz Kontsumitu jardunaldiaren kronika
Bilboko la Bolsa jauregian, 2018ko martxoaren 10ean. NOLA ENERGIA AURREZTU ETXEAN? Lehen hizlariak, Koldo Martinek horrela egituratu zuen bere gaia: 1. Testuingurua Gure mundua gizarte-kutsaduraren eragina jasaten ari da; argi dago klimaren aldaketa eta berotegi-efektua lotuta daudela energia-sorkuntzarekin. Beraz beharrezkoa da kontsumo energetikoa jaistea. Bestetik energia alor honetan Euskal Herriak guztiz dependentea da, dependentzia-maila % 70era heltzen delako, Europako handienetarako, Espainia bezala. Arazo honi nola aurre egin? Alde batetik, energiaren gastua gutxituz, eta bestetik, energia berriztagarriak sustatzen, azken horiek gaur…