200 bolondres

Energia garbiak sustatzen ditugu

Gertuko komunitate energia eta autokontsumoa

Pertsonen energian sinesten dugu

Gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu duen elkarte bat gara. Sentsibilizazio- eta trebakuntza-lanak egiten ditugu aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren arloan.

Goiener, Power to the People

Gure helburuak

Gaur egungo eredu energetikoa aldatzea helburu duen elkarte bat gara. Sentsibilizazio- eta trebakuntza-lanak egiten ditugu aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren arloan.
Info gehiago

Hasi bidaia gurekin, parte hartu

Gure proiektua gustokoa baduzu eta gauzak aldatzeko momentua dela uste baduzu, Elkartea laguntzeko era ezberdinak daude. Bazkide egin zaitezke edo dohaintza bat egin dezakezu.

Lan Taldeak

«Jende txiki askok leku txikietan gauza txikiak eginez mundua alda dezakete» (Eduardo Galeano). Edozein lekutik, edozein arlotan lagun dezakezu. Garrantzitsuena gogoa izatea da. Ezagutu gure lantalde guztiak eta animatzen bazara, izena eman.

Debagoienako taldea 2017rako prest

Xabi, Lorea, Juan Carlos, eta Veronika gara eta Debagoienako boluntario taldea osatzen dugu. Goiener ezagutaraztea da gure kezka eta horregatik bildu eta lanari ekin genion. Geroztik, hitzaldiak eman ditugu, ferietara joan gara eta jardunaldiak antolatu ditugu hala nola DebaGoienaPiztu. Litekeena da azken bolada honetan komunikabideetan ikusi izana merkatu elektrikoan zer gertatzen den azalduz. 2017rako badauzkagu proiektu berriak eta zurekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Orain gure zonan 250 bazkideren bat gara baina gehiago izan gintezke. Horregatik, taldean parte hartzera gonbidatzen zaitugu (beti…

Irakurri gehiago

Azaroa, ekonomia sozialaren hilabetea

Azaro betea dugu ekonomia sozial eta eraldatzaileari dagokiolarik. Euskal Herriko Laborantza ganbarak antolatutako Lurrama merkatu eta erakusketa izan zen lehenengo kate-begia. Laborantza herrikoia eta iraunkorraren jai handia azaroaren 4, 5 eta 6an burutu zen Miarritzen. Mintzaldi interesgarriak eskaini ziren. Horietako batean Perico Legassek, ohi bezala, herritarron boterea kontsumo ereduan dagoela defendatu zuen, tokiko ekoizpena eta jatea ekintza politikoa dela nabarmenduz. Olatukoopen Saretze egunak eman zion segida. Santutxuko KRML ikastola zaharberrituan hainbat enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatiba elkartu ziren jendartearen ongizatea…

Irakurri gehiago

Eusko Car Sharing elkartearekin kolaborazio hitzarmena

Aurreko ostiralean Eusko Car Sharing elkartearekin kolaborazio hitzarmena sinatu genuen. Helburua ibilgailuen erabilera eta jabetza konpartitua sustatzea da. Erabilera eredu honek modu eraginkorrago eta jasangarriago batean hartzen du mugikortasuna. Europa mailan gero eta ohizkoagoa bihurtzen ari da Car Sharing kudeaketa sistema hau. Euskal Herrian jada hasiak gara erabiltzen. Aurki ECSEak Goinerren eskura jarriko ditu orain arte egin dituen esperientzia eredugarriak. Horietako bat Goienerreko eta Sagarrak-Basauriko bazkideek bizi izan dute zuzenean.

Irakurri gehiago

Esku bete lan dugu GoiEnerkideok

Uda bukatu ondoren, eta lana bideratzeko bilerak egin ostean hamaika hitzaldi, jardunaldi eta azoketan hartu dugu parte azken aste hauetan. Irailaren 16an Gasteizko Salburuako azokan parte hartu genuenetik hainbat lekutan izan gara energiaren trantsizioaren beharra azalarazteko eta kooperatiba energetikoen zeregina ikusarazteko. Barakaldoko BECen izan ginen Bioculturaren barruan. Azkenengo urteetan bezala sarrerak eskaini genizkien GoiEnerreko bazkideei. Zoritxarrez, igande arratsalderako agortu zitzaizkigun banatzeko genituen sarrera guztiak, eta Bioculturaren antolatzaileak ez ziren fin ibili. Urriaren 8an Bilboko San Frantzisko auzoko jaien barruan parte…

Irakurri gehiago

Mugikortasun elektrikoa bizikletan

Oraingo honetan, Joxe Begiristain Aizpurua, 1.060 zenbakia duen bazkidea elkarrizketatu dugu. Joxe, Ataunen (Gipuzkoa) bizi da eta egunero Beasaina joaten da lanera, 13 km eginez joan-etorrian. Bere bizitzako bi «aldaketa» kontatuko dizkigu hemen: GoiEnerrekoa eta bere garraio lagun berriarena. – Kaixo Joxe. Dakidala, lehen lanera kotxez edo motorrez joaten zinen. Zerk bultzatu zaitu 55 urterekin bizikletaz joatera? – Erronka hori jarria nion neure buruari: noizbait hasi beharko nuela Ataundik Beasaingo lantegirako bidea bizikletaz egiten. 35 urte daramatzat CAFen lanean eta…

Irakurri gehiago