GoiEner Elkartean laguntzeko moduetako bat boluntario lanetan parte hartzea da. Horretarako ez dago zertan izan bazkide, nahikoa da gogoa eta ekimena izatea. GoiEner Elkarteko boluntarioen taldean zu bezalako lagun asko gaude, beste mundu bat posible dela pentsatzen dugunok eta ekimen txiki askoren batuketak aldaketa handiak ekarriko dituela sinesten dugunok.
Nola antolatzen garen
Boluntariook gure ideiak eta ekimenak modu eraginkorrean eta ordenatuan garatu ahal izateko, lan- eta harreman-METODOLOGIA bat sortu dugu era horizontalean baina koordinatuan lan egiten duten lan-taldeetan oinarrituta.
Lan-talde horiek koordinatuki funtzionatu dezaten, erabakiak hartzeko mekanismo bat ezarri dugu non lan-esparru desberdinetan dauden pertsona guztiek parte hartzen duten. Mekanismo horrek, beraz, erabakiak azkar eta adostasunez hartzea ahalbidetzen du, eta alde bakarreko erabakiak eta elkartearen gehiegoaren bermerik gabeak eragozten ditu.
Lan-taldeak ugari dira eta funtzio zehatzak dituzte. Hauek dira lan-taldeen ardatz diren funtzioak:
- Administrazioa, dokumentazioa eta barne-prozesuak.
- Komertzializazio-kooperatibatik sortzen diren jarduerei eta ekimenei laguntzea.
- Komunikazioa, itzulpengintza eta marketina.
- Teknologia eta Informazioa.
- Sorkuntza Egitasmoak Ebaluatu, Garatu eta Gauzatzea.
- Aholkularitza teknikoa.
- Garapenerako kooperazio- eta heziketa-programak, proiektuak eta jarduerak, hala nola, eredu energetiko berri bat eraikitzeko herri mobilizazio- eta sentsibilizazio-programak, proiektuak eta jarduerak.
- Prestakuntza-jarduerak garatzea.
- Foroak, ekitaldiak, ikastaroak, jardunaldiak eta eztabaidak antolatzea.
- Boluntariotza sustatu eta antolatzea.
- Kanpo-harremanak eta elkarlanak.
Bat egin zazu GoiEnerreko Boluntario taldearekin
Anima zaitez boluntario taldearekin bat egitera eta bidalizkiguzu zure datuak ondoko formularioaren bidez. Zure eskualdeko pertsona bat harremanetan jarriko da zurekin, eta lan-metodologia zuzenean azaldu eta zein boluntario-taldetan apuntatu erabakitzen lagunduko dizu.
Argibide gehiago: Boluntarioen Barne Estatutua – GoiEner Elkartea [PDF] (gazteleraz, itzultze prozesuan).