Goienerren hastapenetatik izan ditugu energia kooperatiba europarrak eredu, REScoop federazioaren parte gara. Halaber, izatez gure barnean daramatzagun ezaugarriak dira irabazi asmorik gabekoak izatea, komunitatearen hoberako lan egitea eta boluntarioen parte hartzea.
Gure boluntarioek eta langileek osatutako lantaldeetan sortutako ideietatik hainbat proiektu atera dira aurrera eta bidean asko aurreratu ahal izan dute Europako Batzordeak eta bestelako erakundeek ematen dituzten laguntzei esker. Gainera Europako gure antzeko erakundeekin esperientzia eta ezagutzak partekatzeko aukera ere eman digute eta ahaztu gabe zein garrantzitsuak diren baita ere Goienerren Taldearen dibertsifikaziorako.
Goienerreko bazkideen gehiengoak jaso ditu WHY proiektuko aholkuak eta ikerketa batean parte hartuko dute eredu matematikoen bidez etxeko energia-eskariak hobeto ulertu eta aurreikusteko. Powerpoorri esker energiaren erabilera eraginkorraz pobrezia energetikoari aurre egiteko formazio saioak jaso ahal izan dituzte partaideek. Hidro-Ttipin errota zaharrak mapa batean identifikatzeko laguntza jaso dugu bazkideen aldetik. Becoopi esker bioenergia komunitarioaz probestuko dira hainbat komunitate eta azkenik aztertu ahal izan ditugu iturri berriztagarrietatik datorren energia kudeatu, biltegiratu eta hornitzeko moduak Chester proiektua medio.
Proiektuek parte hartzeko aukera ezberdinak eskaintzen dituzte eta oso errazak dira askotan. Hemendik gonbidapena luzatzen dizuegu zuen laguntza eta ekarpenak egiteko.