200 bolondres

Iraupena: 2021/01/01 – 2022/06/30

Deskribapenak eta helburuak

Energia hidroelektrikoak iturri fidagarria eta berriztagarria dela erakutsi du duela mende bat baino gehiagotik. Teknologia heldua eta oso eraginkorra da: haren errendimendu energetikoa % 90etik gorakoa da, beste iturri batzuena (eolikoa, fotovoltaikoa…) baino askoz handiagoa. Gainera, bere bizitza erabilgarria luzeagoa izaten da (>50 urte). Hala ere, energia fosilen eta nuklearraren garapen handia batetik, eta merkatuen globalizazioaren ondoriozko errota hidrauliko txikien errentagarritasun eza bestetik, kontzentratu egin da zentral hidroelektriko txikietatik abiatu zen sektore elektrikoa, eta, horren ondorioz, hiru eskualdeetako ibaietan dauden presa asko abandonatuta daude, erabilerarik gabe.

Proiektu honen xedea litzateke jarraian adieraziko ditugun hiru eskualdeetan dauden presen azterketa xehatua egitea, eta hiruetan 6 kasu egokienak identifikatzea, horiek berreskuratu edo eguneratzeko: Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea. Inola ere ez da aurreikusten presa txiki berririk egitea, gaur egungo ekosisteman eragin negatiboa izan bailezake. Errota pilotu horiek leheneratze-proiektuak egingo diren ibaien ingurumen-egoera hobetzeko akuilu izan daitezke. Izan ere, uraren jarraitutasun ekologikoa hobetzeko aukera aztertu ahal izango da proiektu hidroelektrikoak ezarriz, espezie migratzaileei errute-eremuetara iristen lagunduko dieten arrain-eskailerak instalatzeari esker. Gainera, mekanismo berriak instalatuko dira presetan (sarrailak, adibidez), sedimentu-iragatea errazteko. Iragazkortasunaren eta elektrizitate-sorkuntzaren artean ahalik eta oreka handiena sustatzea da proiektu honen faktore garrantzitsuenetako bat.

Horrez gain, proiektuak helburu sozialak ere baditu:

  • Herritarrak klima-aldaketaren aurkako borrokaz eta energiaren sektoreaz kontzientziatzen lagunduko du, eskura dituzten tokiko energia-baliabideak eta baliabide horiek berreskuratzearen bideragarritasun ekonomikoa kuantifikatzen lagunduko die, eta Energia-Komunitateen ereduak eskaini ditzakeen aukerak baliatu ahalko dituzte.
  • Lurraldean dauden antzinako errota eta presen ondarea mantentzen lagunduko du, eta, aldi berean, horiei buruzko ezagutza zabalduko du herritarren artean.

    Informazio gehiago

Mapa

Euskal Herriko instalazio minihidraulikoen informazioa biltzen duen mapa. Zuk ere lagundu dezakezu mapa osatuz, erabilpenik ez duten zure inguruko ur-jauzi, errota edo zentralak gehituz: ikusi mapa.

Bideoak

Proiektu honek NAEN Euroeskualdearen «Ezagutzaren Ekonomia» programaren finantzaketa jaso du.

Logo-Eurorregion