Sorting by

×

WHY

Webgunea: www.why-h2020.eu
Twitter: @whyh2020project
Facebook: WHY-Project
Newsletter

Iraupena: 2020/09/1 – 2024/01/31
Dirulaguntza-hitzarmenaren zenbaki identifikatzailea: 891943
Proiektuaren arduraduna Goienerren: Leire Astigarraga

Deskribapena eta helburuak

Eredu matematikoak, etxeko energia-eskaria hobeto ulertzeko eta aurreikusteko

WHY proiektuak pertsonek energiaren kontsumoaren inguruan eta esku-hartzeen aurrean dituzten erreakzioak kuantitatiboki aztertzeko eredu kausal bat jarriko du abian. Horrek, metodologia berritzaileak ekarriko ditu epe labur eta luzera energia-eskaria aurreikusteari dagokionez.

Goienerrentzat beharrezkoa da gure bazkide kontsumitzaileen epe motzeko kontsumoa aurreikustea, eguneko merkatuan energia doiago erosi ahal izateko. Bestalde, epe ertain eta luzerako kontsumo aurreikuspen zehatzak izatea ere oso garrantzitsua da.

Hori horrela, gure bazkide kontsumitzaileek dituzten kontsumo-ohiturei buruz eta etorkizunera begira energiaren alorrean emango dituzten edo ematea espero duten aldaketei buruz informazioa izatea ezinbestekoa zaigu. Horretarako, gaur arte, bazkideen artean esku-hartze bat jarri dugu martxan eta baita, galdetegi bat bidali ere, biak guztiz boluntarioak. Zuen erantzuna ezin hobea izan da. Beraz, aurrerantzean egingo ditugun jardueretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Horrez gain, zuen iritzi eta ideia berriak ere ongi etorriak izango dira. Eskerrik asko!

Informazio gehiago

Boluntarioen parte hartzea

Eredu kausala garatzeko, dakigunarekin hasiko gara: Europako milaka eta milaka etxetako kontsumo-profilak aztertu eta sailkatuko ditugu, Goienerreko bazkideen datuak barne. Ez kezkatu, informazio pertsonal guztia edo etxe horiek identifikatzeko erabil litekeena ezabatu dugu, pribatutasunari buruzko Europako araurik zorrotzenak (DBAO) aplikatuz kudeatzen baita proiektua. Profilen sailkapen horrek esku-hartzeekin (simulatuak) esperimentatzen hasteko abiapuntu gisa balioko du.

Esperimentatzeko eta datuak biltzeko fase hori amaitu ondoren, Deustuko Unibertsitateko eta beste erakunde partaide batzuetako ikertzaileek software bat garatuko dute, zeinak bildutako datuak eredu bihurtzeko, horixe delarik proiektuaren emaitza nagusia. Programa horrek Goienerrek zenbait barne-prozesu hobetzeko aukera emango du: merkatuan elektrizitate-kopurua erosten asmatzea, eta kontsumo-portaeran aldaketa eragingo duten esku-hartzeak proposatzea. Softwarea zein proiektuaren gainerako emaitzak eskuragarri egongo dira, lizentzia libreak bitarte, europar guztiek erabili ahal ditzaten eta antzeko gizarte-onurak lortu.

Bideoak

Proiektu honi buruz gehiago jakin edo informazioa jaso nahi baduzu, bisita ezazu proiektuaren web-orria, jarraitu Twitter, Facebook edo LinkedInen, edo eman zure izena proiektuaren buletinean. Horrela, proiektu honi eta antzeko beste batzuei buruzko informazio interesgarri gehiago iritsiko zaizu (ingelesez). Edonola ere, gure ohiko buletinean proiektuaren aurrerapenei eta emaitzei buruzko informazioa ematen jarraituko dugu.

Proiektu honek Europar Batasunaren Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntzako programaren finantzaketa jaso du, 891943 zk.ko finantzaketa-akordioaren pean.
csm_EU_flag_80
H2020-logo