Webgunea: powerpoor.eu
Twitter: @POWERPOOR_EU
Facebook: Powerpoor
Linkedin: POWERPOOR_EU
Iraupena: 2020/09/1 – 2023/08/31
Dirulaguntza-hitzarmenaren zenbaki identifikatzailea: 890437
Proiektuaren arduraduna Goienerren: Aitor Ossa Rissanen
Kontaktua: powerpoor@goiener.com
Formazioa
Proiektuan parte hartu nahi duzu? Informa zaitez eta izena eman ezazu formazio ikastaroetan.

Deskribapena eta helburuak
Babesa ematea pobrezia energetikoari aurre egiteko proiektuei
Pobrezia energetikoa erronka garrantzitsua dugu gaur egun.Horren aurrean, babes-programak eta finantza-ekimen alternatiboak sortu dira, baliabide energetiko gutxiko herritarrei eragiten dizkien ondorioak arintzen laguntzeko bitarteko bideragarri gisa.POWERPOOR proiektua Europako funtsekin finantzatzen da, eta haren bidez baliabide energetikorik gabeko herritarrei laguntzeko programak garatuko dira, baita finantzaketa-aukera alternatiboak sustatu ere, esaterako kooperatibak edo finantzaketa kolektiboa. Honako hauek sustatuko ditu, hein handi batean, POWERPOOR proiektuak: esperientzia eta ezagutzen trukea, energia-eraginkortasuneko eskala txikiko esku-hartzeak, eta energia-iturri berriztagarrien bidezko sorkuntza. Laguntza-proiektu pilotuak planifikatu eta garatuko dira Europar Batasuneko (EB) zortzi herrialdetan, bidelagun-sarearen bidez, energia-baliabide urriak dituzten 22.000 familia baino gehiagori laguntzeko, eta herritarren parte-hartzea sustatzeko. Emaitzek arduradun politikoen ezagutza-maila hobetuko dute, eta mundu zabalean zein EBn garatuko diren ekimenetan erabiliko dira.
Informazio gehiago
Parte hartu nahi duzu?
Ikasi eta/edo besteei lagundu nahi badiezu, prestakuntzan parte hartu zenezake eta laguntzaile edo energia-mentore bihurtu. 3 saio laburreko prestakuntzak pobrezia energetikoari eta hura arintzeko moduei buruzko diagnostiko azkar bat egiteko beharrezkoak diren ezagutzak emango dizkizu (laguntzaileak). Gainera, energia-komunitateetako elkartasun-mekanismoei, finantzaketa-eskema berritzaileei eta Pobrezia Energetikoko Bulegoei ematen zaien laguntzari buruz ikasiko dute Mentoreek.
Zure etxebizitzaren energia-egoera hobetzeko edo beste moduren batera parte hartzeko laguntza jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: powerpoor@goiener.com
Eta gogoratu zabalkundea egiten ere parte hartzen eta laguntzen ari zarela!
Dokumentuak


Bideoak
Estekak
- Pobrezia energetikoa ardatz hartuta, jardunaldi arrakastatsuak.
- «Nola heldu energiari ikuspegi sozialetik?» jardunaldiko bideoa.
- Energiari ikuspegi sozialetik eusteko jardunaldiak Hernanin.
Proiektu honi buruz gehiago jakin edo informazioa jaso nahi baduzu, bisita ezazu proiektuaren web-orria, jarraitu Twitter, Facebook edo LinkedInen, edo eman zure izena proiektuaren buletinean. Horrela, proiektu honi buruzko informazio interesgarri gehiago iritsiko zaizu (ingelesez). Edonola ere, gure ohiko buletinean proiektuaren aurrerapenei eta emaitzei buruzko informazioa ematen jarraituko dugu.
Proiektu honek Europar Batasunaren Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntzako programaren finantzaketa jaso du, 890437 zk.ko finantzaketa-akordioaren pean.

