Eramangarri birziklatuak Goienerrerako
Kontsumismo irrazionalak bizitzeko ereduak ezartzen dizkigun garai hauetan, badira objetuen berrerabilpena bultzatzen duten ekinbideak. Goienerren eramangarrien beharra genuela eta Reciclanetekin jarri ginen harremanetan. Erabilitako ordenagailuei bizitza berri bat ematen diete software librea istalatuz, prezio benetan lehikorretan. Eta garrantzitsuena dena, hondakin elektroniko gutxiago sortzen laguntzen dute. Lau eramangarri erosi ditugu Reciclanetekoen PClagun dendan. Bana lurralde talde bakoitzeko. Intel Core 2 Duo, 2 GB RAM memoria, 120 GB-eko disko gogorra, 13″, 14″ eta 15″-ko pantailak dituzte. Bolondresek infogune, hitzaldi eta azoketan dituzten…